BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Berdintasuna nagusi izan da bigarren jardunaldian

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Berdintasuna nagusi izan da bigarren jardunaldian

(ARGAZKIA: SD Patronato) Aurrera doaz Liga Berezietako bigarren faseak. A1ean daude Zortziko Finalean egoteko lehian dabiltzan taldeak. Momentuz berdintasuna da nagusi maila gehienetan. Emakumezko Juniorretan partidu guztiak 10 puntu baino gutxiagoko aldeekin bukatu ziren eta Gizonezko kadeteetan talde guztiek dakite zer den irabaztea GetxoSaskik izan ezik.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1ean, etxean jokatzen zuten talde guztiek beraien partiduak irabazi dituzte Unamunok izan ezik, Leioaren aurka 58-92 galdu baitzuen.  Eskuinaldekoak maila bikaina eman zuten etxetik kanpo. Padurak 67-48 irabazi zion Berrio Otxoari Arrigorriagan. Dosa Salesianosek bigarren garaipena lortu zuen etxean Ibaizabalen aurka. La Sallek ere bigarren garaipena lortu zuen Leioa SBT1 taldearen aurka.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Emakumezko Junior mailako A1 multzoan partidu guztiak 10 puntu baino gutxiagoko aldeekin erabaki ziren. Unamunok Dosa Salesianos-i irabazi zion. Getxosaskik etxean galdu gabe jarraitzen du, La Salleri 44-46 irabazita. Zornotza etxean sendo aritu zen Padurari irabazita eta Askartzak sorpresa eman zuen Mungian 55-58 irabazita.

GIZONEZKO KADETEAK

Igo berria den Escoplaiosek ezustekoa eman zuen Kandelazubietan, 42-56 irabaziz. Tabirako Baque-k lehen garaipena lortu zuen Getxosaskiri irabazita. Patronato Maristas taldeak 69-54 irabazi zion Santurtziri. Bukatzeko, Unamunok 64-42 irabazi zuen bilbotarren arteko derbian Loiola Indautxuri.

EMAKUMEZKO KADETAK

Orain arte jokatutako bi jardunaldiek, Tabirako Baqueren nagusitasuna erakutsi dute. ESP-k 66-30 irabazi zion Leioari. A ESP-k ere nagusitasunez irabazi zion Aguilas Salesianos taldeari 55-30. Berrio Otxoa irabaztetik gertu egon zen, puntu bakarragatik galdu zuelarik. Bukatzeko Unamunok 53-47 irabazi zion Getxosaskiri, lehendabiziko garaipena lortuz.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak