A1eko laugarren jardunaldia Junior eta Kadete mailako Liga Berezietan. Asteburuan gehienbat etxeko taldeen garaipenak eman ziren. Guztira 13 garaipen eman ziren etxean eta 3 joan ziren etxetik kanpora. Hona hemen laburpena.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Gizonezko Juniorren A1ean, Unamunok ez ezik, etxean jokatzen zuten gainontzeko taldeak nagusitu ziren. Ibaizabalek 70-91 irabazi zien bilbotarrei. Beste alde batetik, La Salle erraz gailendu zen Deustori 78-35. Leioako bi taldeen arteko derbian, ESP-k 70-44 irabazi zuen. Bukatzeko, Dosa Salesianosek 59-52 irabazi zion Berrio Otxoari.
Jardunaldiko partidu nagusian, Iker Martinez eta Nahi Mongeren taldeak elkarren aurka aritu ziren. Partidurik galdu gabe dagoen Dosa Salesianosek bere jokoa erakutsi zuen oraindik partidurik irabazi ez duen Berrio Otxoaren aurka.
Iker Martinezen jokalariak kontzentrazio handia erakutsiz kantxarazi ziren. Unai Bonillak etxekoen eraso guztiei erantzun ziren, aurkarien lana zailduz. Hiruko bati esker eta Santutxukoen 16 puntutatik 13 lortu zituen barneko jokalariak 13-16koaren itxi zuen lehen laurdena. Martinezen taldea bikain kantxaratu zen bigarren laurdenean, 12-0eko partziala lortuz. Lehen zatiko azken minutuetan bilbotarrak berriz hurbildu ziren falta eta jaurtiketa libreei esker, 30-25.
Atsedenaldiaren ondoren, Barakaldarrek berriz ere aldeak handitu zituzten Oihan Dominguez eta Alex Carcamori esker. Ondoen berriz ere saskiratzek alde bietatik etorri ziren, laurdena 44-36 bukatuz. Azken laurdenean Dosak berriz ere oso serio jokatu zuen baina Unai Bonillaren kalitatea berriz ere agerian gelditu zen. Bukatzeko Mongeren taldeak ezin izan zuen garaipena lortu, nahiz eta abantailak 7 puntutik berakoak izan ziren. Garaipen berri bat etxekoentzat.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Emakumezkoen Gazte mailako A1eko laugarren jardunaldian etxeko taldeen garaipenekin bukatu zen. La Sallek 55-44 irabazi zion Ivan Gilen Dosa Salesianosi. Zornotzak ere berdina egin zuen Amorebietan Unamunoren aurka 62-39. Mungiak Getxosaskiren lehendabiziko porrota eragin zuen 67-34. Bukatzeko Padurak 58-56 irabazi zion Berrio Otxoare Arrigorriagan.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Gizonezko Kadeteen A1eko laugarren jardunaldian soilik Tabirakok lortu zuen etxetik kanpo garaipena, Maristas handiaren aurka. Durangokoek partidu zaila lortu zuten 70-76. Unamunok ezustekoa eman zuen Leioan 47-39 nagusituz. Escolapiosek lehendabiziko porrota jaso zuen Getxoren aurka 51-49. Bukatzeko Santurtzik etxean itxura ona eman zuen Loiolaren aurka 66-34.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Emakumezko kadeteetan jardunaldia gizonezkoenaren maila berean joan zen. Aguilas Salesianos izan zen etxetik kanpo garaipena lortu zuen bakarra, 48-50. Tabirakoren bi taldeen arteko derbian A ESP nagusitu zen 53-47. Berrio Otxoak 16 puntu baino ez zizkion egin Unamunori. Bukatzeko Getxok 43-41 irabazi zion Leioari eskuinaldeko derbian.