Lau talde bizkaitar izango dira Kadeteen Euskadiko Titulua lortzeko borrokan asteburu honetan. Emakumezkoen mailan Loiola Indautxu da faborito nagusienetako bat, Liga Erregularrean bigarren postuan bukatu ondoren, Ointxe Araskirekin batera. Finalerdietan bilbotarrek Gernika KESB izango dute aurkari. Gernikarrek ezustekoa eman nahiko dute. Gizonezkoetan Loiola Indautxuk partidu zaila dauka Fundacion 5+11 taldearen aurka. Bilbao Unamunok ere finalean izan nahi du baina horretarako Easo Adarrari irabazi beharra daukate. Finalerako txartela lortuz gero – Baskoniak bere finalerdia irabaziz beti ere- Estatuko txapelketarako txartela emango lioke.
- Emakumezko Kadeteen Euskal Liga : OINTXE ARASKI Ikusi egutegia
- Gizonezkoen Kadeteen Euskal Liga: FUNDACION 5+11 Ikusi egutegia
Unamunok orain bi jardunaldi ziurtatu zuen laugarren postua eta ezustea eman nahiko du. Partidu biak durangarrentzat izan ziren.
TABIRAKO BAQUÉ ESP- GENERAL ÓPTICA BERRIO OTXOA 10:00
Tabirako Baque taldearen beste taldea 11 garaipen eta 3 porrotekin dator fasera. Euskal Ligako kruzea jokatu ondoren etxeko torneoan nagusitzea dute helburu. Beste alde batetik, CB Santutxuko Endika Jimenezen kadeteek aurrera pausu handia eman dute bigarren fasean. Lau porrot bakarrik jaso dituzte Santutxukoek eta aurkariarekin izango aurreko partiduetan irabazle suertatu dira.
Emakumezko Kadeteen Diptikoa