GIZONEZKOEN LEHEN MAILA:Getxo eta Loiola EBAko igoeratik kanpo finalerdietan galdu ondoren

GIZONEZKOEN LEHEN MAILA:Getxo eta Loiola EBAko igoeratik kanpo finalerdietan galdu ondoren

Pasa den asteburuan ospatu da Getxoko Fadura kiroldegian Gizonezkoen Lehen Mailarako Igoera Fasea eta bertan bi ordezkari bizkaitar izan ditugu, Getxo Sb eta Deustuko Unibertsitsatea Loiola. Biek ala biek ez dute helburua lortu eta ez dira mailaz igoko.

GETXO 61 – HERNANI TECNUN 64

Ondo hasi baziren ere ezin izan dute helburua lortu getxotarrek, (5.min 13-8). Gipuzkoarrek hirukoekin asmatu egin zuten eta atsedenaldira 13 puntuko aldearekin iritsi ziren, 29-38.

Getxoko defensa asko hobetu zen atsedenalditik bueltan. Ander Fernanezen kontraerasoek aldea 56-57ra murriztu bazuen ere, azken 5 minutuetan urduritasunak kalte handia egin zien talde biei baina batez ere Getxokoei. Azpitartek eskura izan zuen luzapena baina baloia ez zen sartu.

UNIVERSIDAD DE DEUSTO LOIOLA 55 – ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN 66

Ordezkari bizkaitarra markagailuan atzetik joan zen luzaroan bigarren finalerdi honetan. (5.min 2-10).  Iker Moja izan zen gorritxoen saskira sartu zuen bakarra. Lehen laurden amaieran 7-19.Atleticok partidua kontrolatzen jarraitzen zuen bigarren laurden erdira arte, izan ere une horretan Andia, Azkoaga eta Ugarteburuk buelta eman zioten partiduari. Atsedenaldian 33-30 eta zoramena harmailetan.

Ordutik aurrera partidua berdinduagoa joan zen. Loiolari jarraitasuna falta izan zitzaion azken minutuetan. Azken 90 segundoetan saiatu ziren ezinezkoa zirudien 55-62koa iraultzen baia ezin.

.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak