Lointek Gernika Bizkaiak erraz irabazi du Namur taldeari eta Eurocupeko Multzoen fasea hurbil dauka

Lointek Gernika Bizkaiak erraz irabazi du Namur taldeari eta Eurocupeko Multzoen fasea hurbil dauka

Dena bikain urten zitzaion Lointek Gernika Bizkaiari Malosten. Itxura bikaina zeukan Gernikako pabilioiak. Markagailu berria, parket pintatu berria eta taldea ere bikain +42ko aldearekkin (92-50). Itzulerako partidua ostegun honetan izango da.

Mikelo Retolazak aurresku bat eskaini zion klubari eta bertaratutako guztiei, taldeak Malosten jokatzen zuen aurreneko partiduaren harira. Intentsitate izugarriarekin abiatu zuen talde gernikarrak partidua. Erasoan bikain aritu ziren, agian normalean baino gehiago huts eginez. Hasieran 18-6.

 

Lointekek partidua kontrolpean izan zuen uneoro eta Namurrek hiruko lerrotik asmatzeagatik irauten zuen bertan. Ariztimuñok Jones bikain itxi zuen, Molina oso bertikala izan zen, Vanderwal toki guztietan zegoen eta taldearen nagusitasuna oso handia zen. Amaieran 9250. Orain ostegun honetan dute zita Gernikarrek eta joaneko partiduan lortutako mantentzea bilatuko dute.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak