Aste honetan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Zuzendaritza Batzordeak Euskadiko eta Nafarroako Lurralde Selekzioetako Txapelketetan 2020/21 ikasturteari begira lan egingo duten Bizkaiko hautatzaileak izendatu ditu.
Jesús Ituiño zuzendari teknikoak bere proposamena aurkeztu zion Zuzendaritza Batzordeari, eta horrek hautatzaileen plantela berretsi du. Itzulerak, aurpegi berriak eta laguntzaileak daude.
Bizkaiko Hauatzaileak honakoak dira:
- Miniak Neskak: Jorge García
- Miniak Mutilak: Jokin Kamiruaga
- Nesken Haur maila: Adrián Yáñez
- Mutilen Haur maila: Jagoba Pérez
- Nesken kadete maila: Aritz Duro
- Mutilen kadete maila: José Núñez
- Nesken Junior maila: David Sáiz
- Mutilen Junior maila: Eneko Izkara