Iñigo Sainz de Trapagak entrenatzen duen Euskadiko emakumezkoen selekzioa, astearte honetan lagunarteko partidu bat jokatuko du Gernika KESB taldearen aurka arratsaldeko 20:00etan.
Neurketa Gernikako Maloste Kiroldegian izango da, eta partiduaren helburu nagusia herri bizkaitarrean antolatuko den Ibilaldia 2014 ekitaldirako dirua lortzea da.
Sarreren salneurria, umeentzat 1,00€-koa eta helduentza 3,00€-koa da.