Gernika Bizkaiaren entrenatzailearekin, Mario Lopezekin, eta harrobiko bost jokalarietako batekin, Judith Monasteriorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hona hemen asteburu honetako protagonistetako bik bizitzako esperientziaren inguruan esan dutena.
MARIO LOPEZ: “BIHOTZAREKIN JOKATZEN DENEAN, OSO TXARTO EGIN BEHAR DA GALTZEKO”
Bizitasun handiko asteburu baten ondoren, jada ahots barik agertu zen Mario Lopez prentsa aretoan. Bertan partiduaren balorazioa egin zuen, eta hemendik aurrera datorrenaren inguruan ere.
Mario Lopezen hitzak, gaztelaniaz ikusgai
JUDITH MONASTERIO: “HAU EZ DA URTE ASKOTAN BERRIZ GERTATUKO”
Harrobiko bost jokalarietako batekin hitz egiteko aukera izan dugu, Judith Monasteriorekin, hain zuzen ere, Igoera Fasean lan txukuna burutu duena. Monasteriok dionez, Alcobendas zen Gernika Bizkaiari irabazteko falta zitzaion talde bakarra. Horrez gain, garrantzia handia eman dio herritik jaso duten babes guztiari.