Gizonezkoen Lehenengo Maila: Tabirako-Mondragon eta Loiola-Azkoitia Azpeitia, Lauko Finaleko finalaurrekoak

loiola primera nacional masculina
loiola primera nacional masculina

Asteburu honetan Gizonezkoen Lehenengo Mailan jokatu den azken jardunaldia baino lehen guztia erabakita zegoen, eta horregatik jardunaldi honetan ez da aldaketarik eman. Txapelketa honetan berri onak ditugu, talde bizkaitar bik, Tabirakok eta Loiola Indautxuk , datorren astean jokatu den Lauko Finalerako sailkatu baitira. Lauko Final horretatik, datorren urtean EBA ligan arituko den euskal talde berria nor izango den ezagutuko dugu.

Kategoriako txapelduna, Bide Bide Donosti zuzenean igo da, eta horik aurrera, bigarren sailkatutik bosgarrenera, EBA ligara igotzeko dagoen bigarren aukeragatik lehiatuko dira, eta bertan talde bizkaitar bi egongo dira.

Mondragon Unibertsitatea etxeko taldea izango da Lauko Finalean. Taldeen inguruko informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai.

Gizonezkoen Lehenengo Mailan dauden gainontzeko talde bizkaitarrak, Padurak eta La Peñak, elkarren aurka jokatu dute asteburu honetan, 83-89 La Peña garaile. Padurak mailari eutsi dio, eta La Peñak mailaz jaitsiko da.

LAUKO FINALA

Iturripe Kiroldegia(Uribarri Auzoa, 9- Arrasate)

FINALAURREKOAK: 2014 – 05 – 24  (larunbata)

17:00: MONDRAGON UNIBERSITATEA-TABIRAKO BAQUE (A finalaurrekoa)

19:00: AZKOITIA-AZPEITIA ISB-UNIV. DEUSTO LOIOLA IND (B finalaurrekoa)

 FINALA: 2014  05 – 25  (igandea)

12:00:  A IRABAZLEA – B IRABAZLEA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak