El Paisek atzo iragarritako informazioaren ondoren, Gernika KESB klubean gertatutako ustezko sexu-abusuei buruz, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak gertaera horieko gaitzesten ditu. Ekintza hauek onartezinak dira eta defendatzen eta sinesten ditugun balioen aurkakoa dira.
BSF ez dago indarkeria eta abusu sexualak dakarren gaitz sozialetik kanpo, baita ere eskola eta kirol ingurunean. Gure klubei saskibaloiaren ingurunean adin txikikoak babesteko protokoloak eta jardunbide egokien gidak finkatzeko tresnak eskaintzeko lanean jarraituko dugu, leku seguruak lortzeko eta horrelako gehiegikeriak gerta ez daitezen.
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu gure elkartasuna eta gure babesa erakusteko indarkeri hauen bat sufritu duten pertsona guztiei. Eta gogoratu nahi diegu, jokalariei, entrenatzaileei eta epaileei, jazarpen-egoerak salatzeko hainbat bide daudela:
• Bizkaiko Saskibaloi Federazioa: 94 439 57 22
• ayudaalmenor@bizkaiabasket.com
• www.euskadi.eus/zeukesan
• Zeuk Esan – telefono: 116111
• Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Saila Haur Zerbitzua: 944 068 000
Halaber, Federazioak bere babesa eta esker ona adierazi nahi die gure kirolak ematen dituen balioak mantentzeko egunez egun esforzatzen eta lan egiten duten klub eta pertsona guztiei.