Gogorarazi nahi dizuegu denboraldi honetan eskola-taldeak entrenatu nahi dituztenek gutxienez MADE edo I. mailako ikastaroa eta kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio-ikastaroa izan behar dituztela. Gainera, erakundeetako arduradunek Kirol Lanbideen Legera egokitzeko Planean eskatzen den titulazioa izan behar dute.
EKML IKASTAROA
Izena emateko data 2024ko IRAILAREN 2tik 13ra izango da, biak barne. Ez da onartuko datatik kanpoko dokumenturik.
60-66 orduko online ikastaroa. Azterketak eta sarrera-probak presentzialak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu erantsitako liburuxkak, euskaraz zein gaztelaniaz.
Informazio gehiago HEMEN
ADINGABEAK KIROLEAN ZAINTZEKO ETA BABESTEKO SENTSIBILIZAZIOA
Adingabea zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio ikastaroa aurkezten dizugu. Ikastaro hau kirolera hurbiltzeko eta adingabeentzat kirolak duen garrantzia ezagutzeko lehen urratsa da. Kirolaren munduan adingabeen ingurune seguru eta babestu bat sortzeko balioko du, fisikoki zein psikologikoki garatu ahal izateko. Gainera, entrenamenduetan edo lehiaketetan sor daitezkeen tentsio edo indarkeria egoerak maneiatzen ere ikasiko duzu, betiere zure ardurapeko kirolariak hezten saiatuz. HEMEN
ENTITATEAREN ARDURADUNAK
Hona hemen 24/25 denboraldian kirol-arduradunei eskatzen zaien prestakuntza:
- R Taldearekin – II. maila edo erdi-mailako teknikaria.
- Beste Taldearekin – erdi-mailako hasierako I. edo C maila.
Hurrengo denboraldian, 25/26an, hurrengo titulazioa eskatuko da.