ARGAZKIA: Horbisa Spirit GreenKW Barakaldo
Nesken taldeak nabarmendu dira azaroaren azken asteburuan. Horbisa Spirit Greenkw Barakaldok eta Ibaizabalek garaipena lortu zituzten Bizkaiatik urrun. Mutilen artean, Bidaideak Bilbao BSR-ek asteburuko poz bakarra eman zigun, garaipena erraza Valladoliden.
CASADEMONT ZARAGOZA 82 – SURNE BILBAO BASKET 71
Talde bizkaitarra porrota batekin joan zen nazioarteko geldialdira eta itzuli da beste emaitza kaskarrarekin Zaragozan. Beti atzetik Jaume Ponsarnauren mutilak, bakarrik aukerekin hirugarren laurdenean. Baina etxeko taldea berriro ihes egin zen azken laurdenaren hasieran, partidari epaia emateko.
PERFUMERIAS AVENIDA 76 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 56
Talde bizkaitarren bolada ona amaitu zen Salamankan, hirugarren sailkatuaren kantxan. Etzeko taldea beti aurretik (20-9ko emaitza lehen laurdenean) eta partida erabakita utzi zuen hirugarren laurdenean, 59-38koarekin laurden baten faltan. Asteazkenean, Lucas Fernandez-en neskek garaipen gabeko Spar Girona hartuko dute Malosten.
INSOLAC CAJA 84 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 76
Sevillan, kolistaren kantxan, talde bizkaitarrak hirugarren porrot jarraian jaso zuen. Orain, Javier Garcia Panizoren mutilak berdinduta daude kolistarekin. Partidako hasiera onaren ondoren, Zornotzak 13-2ko partziala jaso zuen, baina erreakzionatu zuen atsedenaldian (37-36). Eta amaiera parekatu batean, bizkaitarrak aurretik (67-69), baina etxekoen jokalari handien kalitatea agertu zen garaipena lortzeko.
LA CORDÁ PATERNA NB 57 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 66
Barakaldoko taldeak denboraldiko lehen kanpoko garaipena lortu zuen, hiru partidako abantaila berriro izateko jaitsierako postuekiko. Aritz Duroren neskek hasiera ona izan zuten (13-21), etxekoen erreakzioaren aurretik (22-21). Gero, oso partida parekatua eta barakaldotarrak ihes egin ziren azken laurdenaren hasieran (49-57). Eta minutu baten faltan, Van Schaik-en hiruko klabe bat.
CEEB TORDERA 50 – IBAIZABAL 53
Kurtsoaren lehen garaipena zortzigarren jardunaldian iritsi zen, baina bigarrenak ez zuen itxaron. Talde bizkaitarra sailkapenako azken postutik ihes egin da, Blanes-en lortutako garaipenaren ondoren, azken laurdena onari esker. Ibaizabalek emaitzari buelta eman zion 2-9ko partzialarekin (46-48) eta Araia Peñak lau puntu jarraian saskiratu zituen une klabean. Etxekoen azken hirukoa ez zen sartu.
BASKONIA 81 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 73
Talde bilbotarrak ez zuen beharrezko erregulartasuna aurkitu eta denboraldiko laugarren porrota jaso zuen Gasteizen, zortzigarren jardunaldian. Atsedenaldian, 9 puntuko aldea bilbotarrentzat (30-39). Baina etxekoek partidari buelta eman zioten azken laurdenean, 17-2ko partzialarekin (70-60).
TABIRAKO BAQUÉ 81 – CONSTRUCCIONES GONZALO CRESPO PAS PIELAGOS 82
Bigarren garaipena etxean lortzeko zorian egon zen talde durangarra. Bizkaitarrak atzetik partida osoan zehar, baina ez zuten amore eman. 7 minuturen faltan, 11 puntuko aldea kantabriarrentzat (63-74), baina 2 puntura hurbildu zen Tabirako (74-76). Une horretan, bisitarien 0-5eko partziala eta eraso errebote batek saririk gabe utzi zieten durangarrei.
FUNDACIÓN ALIADOS 62 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 87
Valladoliden, Adrian Yanez-en gizonek garaipen erraza eskuratu zuten, neurketako hasiera bikainari esker (13-28ko emaitza bigarren laurdenaren hasieran). Gero, etxekoen erreakzioa (32-39), baina arazorik gabe bilbotarrentzat: 46-60 hirugarren laurdenaren amaieran eta 16-27ko partziala azken laurdenean.