EKML ikastaro berrirako izena ematea irailaren 5etik 12ra

Inscripciones para el nuevo curso MADE del 5 al 12 de septiembre

Eskuorri ikusi

Esteka honetan duzue Kitebek antolatutako Eskola Kiroleko Monitore Lagntzailearen ikastaro berri bati buruzko informazioa: https://www.asfedebi.eus/es. Ikastaroak adingabearen ongizateari buruzko prestakuntza jasotzen du, eta, beraz, hura egiteak baliozkotu egiten du eskola-kirolean jarduteko beharrezkoa den sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa. Adingabea sentsibilizatzeko eta babesteko ikastaroa eginda izanez gero, bidali diploma posta elektronikoz. Kasu horretan, matrikularen azken prezioa 85 €-koa izango da.

Gogorarazten dizuegu, Kirol Lanbideen Euskal Legera pixkanaka egokitzeko planaren arabera, 2025/26 denboraldian beharrezkoa dela A kirol taldeetako entrenatzaileek EKML titulazioa izatea (Eskola Kiroleko Monitore Laguntzailea).

  • SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: 2025eko irailaren 18an (osteguna), 16:00etatik 18:00etara.(IKUSERANSKINA).Izenaematekodokumentazioaeginetaaurkeztuondorenesleitukodaorduzehatza.
  • ON-LINE IKASTAROAREN HASIERA: 2025eko irailaren 19an (ostirala). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
  • OHIKO AZTERKETA: 2025eko urriaren 27an (astelehena),17:00etatik 19:00etara.
  • SARBIDE PROBA ETA AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO HELBIDEA: KirolEtxea, Martin Barua Picaza kalea 27, Behea, 48003 Bilbao.
  • MATRIKULA OSOAREN PREZIOA:95€ (90€ ikastaroa+5€ sarbide-probetarako plaza erreserbatzeagatik).Ikastetxeak ikastaroan izena emateko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ASFEBEDI-KITEBen kontu zenbaki honetan ordainduko da: ES70-2095-0360-10-9117551621(Kutxabank).
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. gutxienez %60ko diru-laguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko, %15a gehituko da ikastaroa euskaraz egiten bada.2025-2026ko kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak