KITEBek antolatutako MADE ikastaroan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 21etik 28ra (ostirala). Abenduaren 3an egingo da ikastaroa, eta sarrera-proba presentzial bat izango da.
Kontuan hartu beharreko informazioa:
- Izena emateko epea: azaroaren 21etik azaroaren 28ra. Iristeko ordenaren arabera, plazak bete arte.
- Izen ematea esteka honen bidez egiten da. bertan ikastaroaren informazio guztia eta matrikula egiteko jarraibideak aurkituko dituzu: https://kitebeskola.fitls.com/eus
- Dokumentu guztiak mezu elektroniko berean eta pdf formatuan bidali behar dituzue. Matrikula ordaintzeari dagokionez, ez duzue zertan egin jasotako dokumentazioa (sartzeko baldintzak) egiaztatu eta email bitartez jakinarazten dizuegun arte. (48-72 lanordu)
- Irakurri arretaz ikastaroaren data guztiak eta informazio gehigarria, datak eta ordutegiak ofizialak baitira, eta ez dago aldatzeko aukerarik.












