Joan den asteartean, hilak 9, izen-ematea amaitu zen, eta dagoeneko badakigu zenbat parte-hartzailek hartuko duten parte Gabonetako ohiko jaialdi honetan: 1.600 neska-mutil baino gehiago, abenduaren 20tik aurrera LIX. GABONETAKO TXAPELKETA – P.I.N. jokatuko duten 326 taldeetan banatuta. / XXI GABONETAKO TXAPELKETA B.E.C 2025/2026. Jarraian, sor daitezkeen zalantzak argitzen saiatuko gara:
Noiz ateratzen dira egutegiak?
Asteartean itxi ziren izen-emateak, eta, ordutik, horiek prestatzen ari dira, adierazitako lehentasunak kontuan hartuta. Datorren astearen hasierarako webgune honetan argitaratuko dira.
Noiz eta nola jaso ditzaket nire taldearen/klubaren sarrera-txartelak?
Izena eman zuen kontaktuari e-postaz bidaliko zaizkio.
Zer ordutan agertu behar dut joko-kantxara?
Talde bakoitzaren lehenengo partida hasi baino 15 minutu lehenago, paneletan adierazitako jokalekuan aurkeztu behar dira.
Partiden hasiera ordua baino lehen sartu al gaitezke BECen?
Bai, baina BECeko gerentziak hala eskatuta, TALDE BATEKO KIDE GUZTIAK BATERA sartu behar dira barrutira, SALBUESPENIK GABE. PASEA BALIOZKOTU ONDOREN, EZINGO DA BERRIRO BALIOZKOTU.
Zein da sartzeko pabiloia?
1 zenbakia.
Zein da araudia?
Araudia egutegiekin eta emanaldiekin batera bidaliko da, baina HEMEN ere deskargatu dezakezu









