EUSKAL LIGAK: Hiru talde gehiago A1ean ariko dira

LIGAS VASCAS: Penúltimo esfuerzo antes del parón

NESKEN JUNIOR

Porrot bikoitza gure taldeentzat, baina garrantzirik gabe sailkapenean.

Lointek Gernikak galdu egin zuen (62-59) bigarren sailkatua den Óptica Troconiz Arabaren kantxan.

Eta Loiola Indautxuk galdu zuen etxea, Easoren aurren (40-71).

NESKEN JUNIOR

Loiola Indautxu A1ean egongo da. Bilbotarrek galdu egin zuten Ordizian (78-77), partida oso parekatuan, non bi libre izan zituzten garaipena lortzeko.

Baina porrot honek ez zuen garrantzirik izan, Fundación Bilbao Basket Fundazioak Araberri erraz gainditu zuelako eta Indautxukoek A1erako txartela ziurtatu zuten. Laugarren garaipen jarraian Artxandako taldearentzat.

Baskonia eta What’s Up Salesianos Barakaldoren arteko neurketa urtarrilaren 3an jokatuko da.

MUTILEN KADETE

A1erako pasea ziurtatu zuen Fundación Bilbao Basket Fundazioak, Araberriri irabazita (94-81). BIzkaitarrak beti aurretik, alde erosoekin.

Asteburuko gainerakoan, hiru porrot. Salesianosek A1 multzoari agur esan behar izan izan Baskoniaren kantxan galdu ondoren (90-73).

Easok Loiola Indautxu gainditu zuen (90-61) eta Salleko Arkyzuk Atletico San Sebastian taldearen aurka galdu egin zuen (78-47).

NESKEN CADETE

La Salle Bilbao da asteburuko hirugarren sailkatua, emozioz beteriko partidan.

Hiru luzapenen ondoren, Deustuko taldeak Urrategi ISB (aurkari zuzena) gainditu zuen, 72-67ko emaitzarekin. Bilbotarrek 9 puntuei buelta eman zieten hirugarren laurdenean.

Lointek Gernikak ez zuen arazorik izan Asevi Araskiren aurrean (86-39). Eta Salesianosek galdu egin zuen Ordizian (74-63). Barakaldotarrek ez zuten punturik saskiratu azken 7 minutuetan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak