ELITE: Lointek Gernika Bizkaiak aste magikoa lortu du denboraldiko unerik garrantzitsuenean

ELITE: Lointek Gernika Bizkaiak aste magikoa lortu du denboraldiko unerik garrantzitsuenean

ARGAZKIA: María Mentxaka / Lointek Gernika

BARÇA 90 – SURNE BILBAO 61

Palau Blaugranan, talde bizkaitarrak ez zuen garaipena lortzeko aukerarik izan. Igandeak garaipen onak ekarri zituen playofferako borrokan, Joventut eta Unicaja-ren porrotekin. Baina Jaume Ponsarnauren mutilak atzetik joan ziren lehen minututik, hasierako 8-0eko partzialaren ondorioz. Etxeko taldeak irudi ona eskaini zien bere zaleei, Euroligan jasotako bi porroten ondoren.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 109 – SPAR GRAN CANARIA 78

Denboraldiko unerik garrantzitsuenean, Lointek Gernikak bere hirugarren garaipen jarraian lortu zuen, aste magikoa itxiz. Asteazkenean Gascan irabazi ondoren, derbian, Lucas Fernandez-en neskek kolistari irabazi zioten. Baina bigarren zatira arte itxaron behar izan zuten partida apurtzeko: 30-9ko partziala eta 81-60ko emaitza. Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, bizkaitarrek 2 partido aldea dute jaitsierako postuekiko.

IBAIZABAL 64 – MARISCOS ANTÓN CORTEGADA 60

Denboraldiko azken partidan Urretan, Txutxi Solarrek zuzendutako neskek garaipen bikaina lortu zuten laugarren sailkatuaren aurka. Emaitza honi esker, bizkaitarrek, gutxienez, hirugarren postuan amaituko dute kurtsoa. Galiziarrak aurretik 30 minututan zehar, baina galdakaoztarrek lidergoa hartu zuten azken txanpan, 8-1eko partzialarekin (56-50).

MIPELLETYMAS BF LEON 72 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 66

Etxetik kanpoko azken partidan, bizkaitarrek porrot bat jaso zuten Leonen. Etxeko taldea, hirugarren postuan, aurretik joan ziren partida osoan zehar, aukerarik ez emanez Aritz Duroren neskeei. Barakaldotarrek partida itxi zuten 0-12ko partzialarekin, 18 puntugatik galdu ondoren 4 minuturen faltan.

BLENDIO 78 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 94

Aste Santuko geldialdiaren ondoren, bizkaitarrek bere bolada onean jarraitzen zuten. Hamabigarren garaipen jarraian Amorebietako taldearentzat. Datorren asteburuan, Manu MOrenoren mutilek 25-1ko balantzearekin denboraldia amaitzea bilatuko dute. Santanderren, bizkaitarrak ihes egin ziren bigarren laurdenan (36-50). Gero, arazorik gabe partida kontrolatzeko.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 58 – HOTEL 4POSTES – ÁVILA AUTÉNTICA – EL BULEVAR 72

Bilbotarrek ezin izan zuten denboraldiari agur esan garaipen batekin. Indautxuko taldea atzetik lehen zatian, hasiera kaskarraren ondoren. Gero, erreakzioa partidari buelta emateko (49-48), baina 0-10reko partziala jaso zuten. Erreakzio berri bat (56-60, bi minuturen faltan) eta bisitarien erantzun bera, 0-8ko partzialarekin.

CD ILUNION 91 – BBK BIDAIDEAK 89

Partida ikusgarria Madrilen, saikapeneko goiko postuetan dauden bi taldeen artean. Zoritxarrez, bizkatarrek porrota jaso zuten. Aste batzuen geldialdiaren ondoren, Liga itzuli zen eta bilbotarrek bere aukerak izan zituzten hirugarren laurdenean, baina etxeko taldea ihes egin zen azken laurdenaren hasieran, 15-5eko partzialari esker. BBK Bidaideak-ek ez zuen amore eman, baina garaipena Madrilen geratu zen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak