Bi jardunaldi geratzen dira denboraldiari amaiera emateko eta dagoeneko albiste on bat daukagu gure taldeentzat: Fundación Bilbao Basket Fundazioak permanentzia eskuratu du nesken junior mailan.
NESKEN JUNIOR – A2
Fundación Bilbao Basket Fundazioak Euskal Liga jokatuko du datorren denboraldian. Bilbotarrek Easo Basket Iruleari irabazi zioten (56-84) eta 3 partidako aldea dute hirugarren postuarekiko, bi jardunaldiren faltan.
Hirugarren postuan Tabirako Baqué dago. Durangarrek galdu egin zuten (luzapenean) partida klabe batean, Araskiren aurka (58-60). Durangarrek ez zuten punturik lortu azken bost minutuetan eta, luzapenean, 0-5eko partziala jaso zuten.
Eta asteburuko amaieran, Loiola Indautxuk Axa Amurriori irabazi zion, 49-44, laugarren garaipen jarraian lortuz.
MUTILEN JUNIOR – A2
Derbi Barakaldon eta garaipena What’s Up Salesianos-entzat, 77-62, Tabirakoren aurka. Durangarrak bigarren postuan mantentzen dira, baina orain Baskoniarekin berdinduta.
Eta Suministros Imaga Miribilla Basket bigarren posturako lehian sartu da, Smartlog Ointxe gaindituz, 102-92ko emaitzarekin.
MUTILEN KADETE – A2
Jardunaldiko derbia Barakaldon geratu zen: Salesianosek Loiola INdautxuri irabazi zion, 81-47ko emaitzarekin. Ezkerraldeko taldeak permanentzia ia ziurtatua du.
Bigarren faseko hirugarren garaipena Leioa SBT Ondiz taldearentzat: 63-51, Marianistas-en aurka, bolada txarrari agur esateko.
Eta porrotak bai General Óptica Berrio Otxoarentzat (90-68, Jotakeren kantxan) bai Salleko Arkyzu-rentzat (55-65, Sestaon, Zastmehameha-ren aurrean).
NESKEN KADETE – A2
Ezer ez da aldatu gure taldeentzat bi jardunaldiren faltan. Salesianos eta Tabirako permanentziarako borrokan mantentzen dira.
Barakaldoko taldea liderra da, AXA Amurriori irabazi ondoren, 49-66.
Eta durangarrak hirugarren postuan daude, bigarrenetik partida batera, Ostadar gainditu ostean (71-68). Bizkaitarrek 10 puntuko desabantailari buelta eman zioten azken laurdenean.












