Sufrimendu askorekin, baina talde bilbotarra final zortzirenetan arituko da bihar (12:30eta), Casademont Zaragozaren aurka. Multzo faseko azken jardunaldian, garaipena 73-69ko emaitzarekin Iveco CBC Valladolid-en aurrean.
NESKEN JUNIOR: GRAN CANARIA 79 – LOINTEK GERNIKA 47
Talde bizkaitarra porrot batekin itzuli zen Gernikara, jokoan ezer ez zegoen partida batean.
Beti atzetik Lointek Gernika, aukerarik gabe geratu zena atsedenaldian (44-20).
JUNIOR MASCULINO: FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 73 – IVECO CBC VALLADOLID 69
Txapelketako lehen finalean, talde bizkaitarrak garaipena eskuratu zuen hurrengo fasean egoteko. Hasiera ikusgarria, 9-0 eta 22-8 emaitzarekin. Atsedenaldian, 41-30.
Valladolid-en erreakzioa bigarren zatiko hasieran iritsi zen, partidari buelta emanez seis minututan (45-47). Bain apartidaren une klabean, bilbotarrek bere kolpea eman zuten: 9-0eko partziala, 64-57ko emaitza ipintzeko, eta gero garaipena ziurtatzeko libre marratik.
Gaur, 12:30etan, Casademont Zaragoza izango da aurkaria final zortzirenetan.












