Atzo hasi zen Kadizen jokatzen ari den 2026ko Kadete Kluben Espainiako Txapelketa. Bai Lointek Gernika (neskak) bai Fundacion Bilbao Basket Fundazioa (mutilak) E multzoan daude, non bakarrik lehen sailkatuak hurrengo faserako txartela lortzen duen. Lehen jardunaldian, neskek ez zuten arazorik izan, mutilek, berriz, porrot gogorra jaso zuten.
NESKEN KADETE: CADETE LA SALLE 27 – LOINTEK GERNIKA 85
Euskadiko txapeldunek ez zuten arazorik izan, bere estreinaldian San Fernandon.
Bizkaitarrek partida kontrolpean izan zute hasieratik eta erabakita utzi zuten atsedenaldian, 12-52ko emaitzarekin.
Gaur (13:30etan) txapelketako bigarren partida Gernikako taldearentzat, CD Art-Chivo Normagroup-en aurrean: atzo, porrota NBF Castelloren aurka (52-95).
MUTILEN KADETE: CBI ELCHE X AYTISA INGENIERÍA 85 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 66
Talde bilbotarrari asko zaildu egin zaio hurrengo faserako txartela lortzea, lehen partidan porrot gogorra jaso ondoren.
Lehen laurden onaren ondoren, bizkaitarrek ez zuten aukerarik izan, 46-26ko partzialarekin. Traorek 21 puntu, 15 errebote eta 39ko balorazioa lortu zuen.
Gaur, 13:30etatik aurrera, CB Clavijo izango da bilbotarren aurkaria.












