ARGAZKIA: acb Photo / Emilio Cobos
Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilen denboraldi ikusgarria aste bat, gutxienez, luzatuko da. Bilbotarrek Teneriferi irabazi zioten zazpigarren postua lortzeko. Final laurdenetan, Valentzia izango da aurkaria. Aitzitik, bai Teknei Bizkaia Zornotzak bai BBK Bidaideak Bilbaok ez zuten saririk iza kurtso bikainaren ondoren.
TENERIFE 82 – SURNE BILBAO 87
Talde bilbotarrak aste bat gehiago jokatuko du. Jaume Ponsarnauren gizonek Teneriferi irabazi zioten ostiralean eta zazpigarren postuan amaitu dute denboraldia. Valentzia Basket izango da bere aurkaria final laurdenetan, asteazkenean Roig Arenan eta ostiralean Miribillan. Hamaika urte geroago, bizkaitarrak playoffetan arituko dira, kurtso ikusgarria biribilduz.
TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA – IGOERA FASEA
Talde bizkaitarren denboraldia bikaina saririk gabe geratu da, Alginet-en jokatutako Igoera Fasean. Gauzak oso ondo hasi ziren Amorebietako taldeentzat: lehen partidan, 75-65ko emaitza Mollet-en aurka.
Baina dena zaildu zen bigarren neurketan: porrota 71-85 anfitrioaren aurrean. Bizkaitarrek irabazi behar zuten azken jardunalduan, baina garaipena ez zen gertu egon: 76-86, Jaén.
BBK BIDAIDEAK BILBAO – LAUKO FINALA
Talde bilbotarra saririk gabe itzuli zen Guadalajaratik, Superligako Lauko Finalean. Denboraldi bikainaren ondoren, Txurdinagako taldeak erronka zoragarria zuen finalerdietan: Europako Txapelduna.
Eta CD Ilunion-ek ez zien aukerarik eman bigarren zatian, 81-61ko emaitzarekin partida itxi.
Hirugarren posturako neurketan, bilbotarrek galdu egin zuen Amiab Albaceteren aurka, 61-71.











