ELITE: Surne Bilbao, a playoffera

ELITE: Surne Bilbao, a playoffera

ARGAZKIA: acb Photo / Emilio Cobos

TENERIFE 82 – SURNE BILBAO 87

Talde bilbotarrak aste bat gehiago jokatuko du. Jaume Ponsarnauren gizonek Teneriferi irabazi zioten ostiralean eta zazpigarren postuan amaitu dute denboraldia. Valentzia Basket izango da bere aurkaria final laurdenetan, asteazkenean Roig Arenan eta ostiralean Miribillan. Hamaika urte geroago, bizkaitarrak playoffetan arituko dira, kurtso ikusgarria biribilduz.

TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA – IGOERA FASEA

Talde bizkaitarren denboraldia bikaina saririk gabe geratu da, Alginet-en jokatutako Igoera Fasean. Gauzak oso ondo hasi ziren Amorebietako taldeentzat: lehen partidan, 75-65ko emaitza Mollet-en aurka.

Baina dena zaildu zen bigarren neurketan: porrota 71-85 anfitrioaren aurrean. Bizkaitarrek irabazi behar zuten azken jardunalduan, baina garaipena ez zen gertu egon: 76-86, Jaén.

BBK BIDAIDEAK BILBAO – LAUKO FINALA

Talde bilbotarra saririk gabe itzuli zen Guadalajaratik, Superligako Lauko Finalean. Denboraldi bikainaren ondoren, Txurdinagako taldeak erronka zoragarria zuen finalerdietan: Europako Txapelduna.

Eta CD Ilunion-ek ez zien aukerarik eman bigarren zatian, 81-61ko emaitzarekin partida itxi.

Hirugarren posturako neurketan, bilbotarrek galdu egin zuen Amiab Albaceteren aurka, 61-71.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak