2026/27ko Eskola Laguntzaile izateko izen-ematea: irailaren 15etik 25era

Izena emateko formularioa ez da ordura arte erabilgarri egongo, baina behar bezala betetzeko honako hauek gogorarazi nahi dizkizuegu:

  • Izen-emate orriko eremu guztiak eskatzen diren datu guztiekin bete behar dira. Berritzea bada, adierazi Eskola Laguntzailearen zenbakia (4 digitu).
  • Dagoeneko Eskola Laguntzailea izan bazara eta zure zenbakia gogoratzen ez baduzu, EZ EMAN IZENA BERRIA BAZINA BEZALA. Egin kontsulta eskola@bizkaiabasket.com helbidean; zure burua identifikatu, eta zure Eskola zenbakia zein den jakinaraziko dizugu. Zenbakia eskuratu ondoren, itzuli izen-ematera eta bete formularioa berritzea amaitzeko.
  • Gure datu-baseak eguneratuta mantentzeko eta zuen datuak behar bezala gordeta izateko, eremu guztiak betetzea eskatzen da.
  • Denboraldi honetarako Eskola Laguntzaile berrien izen-ematea 2012an edo lehenago jaiotakoentzat

Emailaren eta mugikorraren datuak ‘Eskola’ laguntzailearen berarenak izan behar dira. Ez eman beste pertsona batzuen daturik.

Adingabeek legezko tutoreen baimena izan beharko dute.

Zalantzarik izanez gero, idatzi eskola@bizkaiabasket.com helbidera.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak