Euskadiko txapelketaren bigarren jardunaldia ospatu da gaurkoan La Casillako kantxan. Araba eta Bizkaiko nesken selekzioek hartu dute parte lehenengoz. Halaber, arabarrak garaipena lortu dute 52-37. Oro har, partidu osatuagoa egin dute hasieratik, laurden bakoitzeko lehenbiziko minututan eskuratutako puntuak aprobetxatuz. Hala ere, Bizkaiak ez du inoiz amorerik eman eta horrek Arabako nesken ahalegina exijitu du une oro. Tiroketetan, bai bikoetan eta baita hirukoetan ere, portzentajeak ez dira batere altuak izan. Araban, 9 puntu eskuratu ditu Monse Gutierrezek gehienez; Bizkaian, ordea, 12 puntuko marka pertsonala erdietsi du Maiane Aizpuruak.
Bigarren partidan, benetan norgehiagoka entretenigarria eskaini dute selekzio bereko mutilek. Alabaina, honetan bizkaitarrek lortu dute garaipena, 61-65. Jon García izan da saskiratzaile handiena 21 punturekin eta Iñigo Arroyo 17rekin. Oro har aritzeko, zurikoek (Bizkaia) hobe aritu dira erasoan eta teknikoki. Aldiz, gorriek (Araba) arinegi ibili da fase askotan, azkenean soilik 4 puntuko desabantaila izan arren.