Jarduera Fisikoaren eta Kirola. Galderak eta Erantzunak (2021/03/09)
Entrenatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, autonomia-erkidego barruan.
Lehiatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke- Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?
Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa federatuan, profesionalean edo erdi-profesionalean murgildura dauden kirolarien eta taldeeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiden den instantsiatate altuko une berezietan.
ESKOLA KIROLA
Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean?
Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, taldeak berdin mantenduz.
Eta lehiaketa?
Eskola-kiroleko lehiaketak etenda daude.