Lehiaketaren oinarriak eta Erregimen Orokorra onartu dira Ohiko Batzar Orokorrean eta Ez Ohiko Batzarrean
33 batzarkide bertaratu ziren. Aurreko aktaren onarpena burutu zen eta Koldo Mendiak presidentearen denboraldiaren laburpena egin zuen. Ostean lehiaketaren Oinarrien aldaketak irakurri ziren.
Jarraian Ez Ohiko Batzarra ospatu zen, Arautegi Orokorraren gaineko emendakin eta planteamenduekin. Datorren ikasturterako berritasun nagusi bezala, Lehen eta Bigarren mailako Junior eta Kadete mailetan izena emanda dauden taldeei 15 lizentzia egiteko aukera onartu zen.
Batzarkide guztiek Bizkaiko Saskibaloi federazioaren Urteko Memoria jaso zuten.