ARGAZKIA: acb Photo – Aitor Arrizabalaga
Bilbotarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten Miribillan eta beren esku daude playoffa jokatzeko. Tenerifen irabazten badute, zazpigarrenak izango dira. Eta porrotak ere balio lezake titulurako kanporaketetara sailkatzeko. Eta LF2 ligan, Ibaizabalek igoerari agur esan zion, nahiz eta garaipena lortu Urretan.
SURNE BILBAO 86 – BASQUET GIRONA 80
Unicajaren erremontada handi bat Joventut-en aurka salbu, talde bilbotarra bere esku dago playofferako txartela lortzeko. Eta zazpigarren postua ere lor lezake Tenerifen irabaziz gero. Miribillan, bilbotarrek buelta eman zioten azken minutuetan asko zaildu zen partida bati (64-71). Baina Hilliard-ek (18 puntu) eta Pantzar-rek (32ko balorazioa) garaipen garrantzitsua itzi zuten.
IBAIZABAL 49 – ESCO ALCORCON 43
Zoritxarrez, talde bizkaitarrak sortutako denboraldi bikaina amaitu zen. Ibaizabalek 21 puntuko porrotari buelta eman behar zion, igoerako ametsarekin jarraitzeko, eta aukera izan zuten atsedenaldira arte: 12 puntuko aldea (30-18). Baina madrildarrek erreakzionatu zuten bigarren zatian eta aukerarik gabe utzi zieten bizkaitarrei (43-39). Gutxienez, Galdakaoko taldeak garaipearekin itxi zuten denboraldia ikusgarria, bere zaleen aurrean.
BBK BIDAIDEAK BILBAO 87 – REHATRANS GETAFE BSR 49
Larunbatean amaitu zen Superliga BSR denboraldia. Txurdinagan, BBK Bidaideak Bilbaok garaipen erosoa lortu zuen, hirugarren postuan amaituz. Datorren asteburuan, Ligako Lauko Finala jokatuko da Guadalajaran. Larunbatean, 19:00etan, bilbotarrak bigarren finalerdian arituko dira, CD Ilunion-en aurka.












