Maila ikusgarria eman zuten Euskadiko Selekzioek Zaragozan jokatutako Espainiako Autonomi Erkidegoen txapelketan. Neskak Espainiako azpitxapeldun izan dira, eta mutilak laugarren. Bi bizkaitar, Aitana Vergara (Loiola Indautxu) eta June Zubiaga (Gernika), zilarrezko dominarekin itzuli dira etxera. Eta beste zazpi bizkaitar, gutxigatik ez ziren finalerako sailkatu, baina laugarren postua eskuratu dutenen artean egon dira: Bingen Pérez, Peio Arriarán, Oier Ardanza, Nahuel Del Val, Aritz Madrid, Álvaro Medina eta Jaime Lacabex.
Informazio gehiago, hemen.