Garaipen bikoitza haur mailan. Bizkaiko Gizonezkoen selekzioak txapelketa irabaztea lortu du pasa den asteburuan Balmasedako Errotarena kiroldegian jokatutako Euskadi eta Nafarroako Txapelketan. Finalean Gipuzkoari irabazi zioten, hirugarren laurdenean abantailak lortu ondoren. Defentsa lana ere nabarmentzekoa izan zen bizkaitarren artean. Emakumezkoei dagokionez, Bizkaiak azken minutuetan markagailua irauli ondoren txapelketa bereganatzea lortu zuen Gipuzkoaren aurka.
HAUR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaia Txapeldun Gizonezko zein Emakumezkoetan
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak