Finalera sailkatzeko lana gogotik egin zuen Bizkaiak Euskadi eta Nafarroako Txapelketan. Lezon jokatzen ari den Sariketan bizkaitarrak gipuzkoarren atzetik joan ziren baina aukerak mantenduz. Azken laurdenean ostera aukera guztiak galdu zituzten minutu bakar batean. 64-45 zigor handiegia izan da eta ez du partidu osoko berdintasuna islatzen. Hirugarren postuagatiko partidua Araba eta Nafarroaren arteko finalerdiko galtzailearen aurka izango da.
JUNIOR MAILAKO EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaiko mutilek hirugarren postuagatik jokatuko dute (64-45)
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak