CB Santurtzi SK taldeak 30 urte betetzen ditu eta Barakaldo EST kluba izango da ospatzen lehena. Omenaldia Igande honetan izango da,Otsailak 26, 18:00etatik aurrera Lasesarre Kiroldegian, Ausarta Barakaldo EST eta Lagunak Lakita Emakumezkoen ligako liderraren aurkako partiduaren aurretik.
Barakaldarrak denboraldi bikaina egiten ari dira eta bigarren postuan dira, bisitatuko dien talde nafarraren atzetik. Omenaldiaz gain,txokolatada bat egingo dute eta atsedenaldian sorpresa bat egingo da. Mozorroek ere bere tartea izango dute eta sari bat egongo da hobeto animatzen duen mozorrodunarentzat.
Barakaldarrek fitxatu berri duten Maira Horford brasildarra jokatzeko prest izango dute.