Durangoko udalerria saskibaloiaren erdigunea bihurtu da hilabete honetan. Lehendabizi Gizonezkoen Euskal Koparekin eta orain emakumezkoenarekin. Euskal Talderik onenak asteburu honetan landako kiroldegian jokatuko den Azken Fasean izango dira.
Bizkaia ordezkatzen Liontek Gernika Bizkaia egongo da, izan ere GDKO Ibazibalek ezin izan zuen Aurreko Fasea gaindituta Añaren Riojaren aurka. Gernikarrek IDK Gipuzkoa izango dute larunbateko finalerdietan aurkari eguerdiko 12etatik aurrera. Jokalari denak jokatzeko prest izango ditu Mario entrenatzaileak. Gernikarren proiektu berria ikusteko aukera bikaina izango dute bertaratuko direnek. IDK eta RPK Araski taldeek Erreginaren Kopa eta Dia Ligako playoffak jokatzea dute hleburu eta horregatik pena mereziko du talde biak zuzenean ikusteak. Añares Rioja izango da seguruenik finalerdietan egungo txapelduna den RPK Araskiren aurka finalerdietan jokatuko duena.
Finala igandean izango da 12etatik aurrea bi finalerdietako garaileen artean. Hirugarren eta laugarren posturako lehia ere igandean izango da, 9,45etan.
Sarrerak doanik dira baina beharrezkoa izango da sarrera lortzea. Aurretik Euskal Federazioaren egoitzan edo Durangoko Kuttyun tabernan jaso ahalko dira ostiral honetatik aurrera. Partiduaren egunean ere txarteldegiak zabalik egongo dira.