Denetarik izan dute Bizkaitarrek Euskal Ligan. Emakumezko kadetetan Gernika KESB taldeak Ointxe Araski liderraren aurka jokatzen zuen eta galdu egin zuen. Horretaz baliatu da Loiola Indautxu liderrarekin berdinduta jarraitzeko. Aipatzekoa da Bilbao Unamunok Fundación 5+11 taldearen aurka jasotako porrot bikoitza, Junior eta Gizonezko Kadeteetan.
EMAKUMEZKO KADETAK
Gernika KESB taldeak, partidurik galdu gabe dagoen Ointxe Araski liderra bisitatu zuen. Lehen 35 minutuetan aurpegia eman zuten Gernikarrek, Hasieratik argi ikusten zen talde bi hauek edozer lortzeko hautagai sendoak direla. Mikel Retolazarenek kontraeraso guztiak gelditzen zituzten eta 10. Minutuan 13-13ko berdinketa adierazten zuen markagailuak. Partiduak berdinduta jarraitu zuen baina azken zatiko 8-0eko partzial bateko partidua hautsi zuen. Garaipena Arrasaten geratu zen81-69.
Emaitza hobeak lortu zituzten gainontzeko talde bizkaitarrek. Loiola Indautxuk 74-37 irabazi zuen Kirolak Arabaren aurka eta liderrarekin berdindua dago. La Salle Bilbaok lehendabiziko garaipena eskuratu zuen Araski-Ointxe taldearen aurka 52-50. Deustukoak garaipenak pilatu behar dituzte A1ean egoteko hautagaiak direla erakustarazteko.
GIZONEZKO KADETEAK
Partidu gogorra jokatu zuten Loiola Indautxu eta Zarautzek, azken minutuetan bizkaitarren alde erabaki zelarik (58-47). Bigarren garaipena jarraian bizkaitarrentzat. Bilbao Unamunoren mutilek garaipena eskuan izan zuten baina Susoren jaurtiketa ez zen sartu eta Fundación 5+11 taldeak lider jarraitzen du (59-60).
Construcciones Armetik hobetzen jarraitzen du, Fundación 5+11 taldearen aurka oso lehiakor aritu zirelarik (72-54). Talde biek erasora jo zuten baina etxekoa hobeto aritu ziren eta atsedenaldira 11 puntu goitik joan ziren Arabarrak.
Galdakaokoak defentsa lanetan kontzentratu ziren errebotea lortuz baina erasoan ez ziren fin ibili .
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Tabirakok 60 a 49 galdu zuen Electro Alavesa Araskiren aurka.Defentsna egindako hutsegiteak garesti ordaindu zituzten baina atsedenaldirako diferentziak ez ziren ezinezkoak, 37-29. Bigarren zatian Araskik saskiratzea lortu zuen momentu zailetan eta Tabirakok azken laurdenaren ekuatorean garaipenak ihes egiten ziola ikusi zuen.
Loiola Indautxuk ezin izan zion irabazi Asador 10 taldeari (40-62) eta Gernikak erraz irabazi zion (68-50) Marianistas Ahalegina taldeari.
GIZONEZKO JUNIORRAK
GetxoSaskik bigarren garaipena lortu du jarrian (70-84) Electro Alavesa Araberriren aurka. Tabirakok bere aldetik, garaipen gogorra eskuratu zuen Durangon 62-52 M.Unibertsitatearen aurka, eta horri esker kortea pasatzeko borrokan murgilduta dago beste hiru talderekin. Jardunaldiko partidua Bilbao Unamuno eta Fundación 5+11 taldeen artekoa izan zen. Arabarrek (69-79) irabazi zuten.