Zortzi denboraldi darama BizkaiaBasket Fundazioak emakumeek askotan pairatutako gizarte bazterketaren aurka borrokatuz, integrazioa eta egunean eguneko bizitza errazten saiatuz. Kirola orokorrean eta zehazki saskibaloia da haientzat sarbideetako bat.
Cáritaseko Elurra, Ekin eta Argindegiko 30 emakume baino gehiagok hartu zuten parte. Asteazkenean eman zitzaion amaiera otsailean hasi zen aurtengo ekimenari, Aimar Herrán eta Itziar Buenok zuzendutako entrenamenduen eboluzioa jokatutako lagunarteko partidu baten bidez azalaraziz.
Gorriz jantzitako taldeak irabazi zuen azkeneko minutuan sartutako saskiraketa bati esker. Emozioa eta berdintasuna une oro beraz, guztiak izugarri gozatuz.