Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren ekintza sozial zaharrenetarikoa buelta da berriz ere, BizkaiaBasket Fundazioaren laguntzarekin batera, “Zaindu zure gorputza, Zaindu zure burua” Programa, alegia. Aurten, bosgarren edizioa antolatuko da.
“Zaindu zure gorputza, Zaindu zure burua” programa, biztanleriaren sektore oso espezifiko bati zuzentzen da: egoera kalteberetan edo desabantaila sozialean dauden emakumeentzat, Cáritaseko Gizarteratze Egoitzetan parte hartzen dutenak.
Helburu nagusia saskibaloi praktika era eraginkorrean euren aisialdian lekua izatea da, denborarekin, kirolak dakarren osasunaren hobekuntza fisiko eta mentalarekin.
Hurrengo asteazkenean, otsailaren 26an, Errekaldeko Elurra Zentroan goizeko 11:00etan hasiko da bosgarren edizioa hau, guztira ia 200 emakume bildu dituen programa. Elikadura ohituren inguruan mintzatuko da Montse Perez doktorea.