Historikoa Bidaideak asteburu honetan Bergamon lortutakoa. Euroleague 3ko Fase Finalean sartu da lau partiduak, eta markagailu zabalaz gozatuz gainera.
BSB Bergamo anfitrionari aurre egiten zioten lehenbiziko partiduan Txurdinagakoak, ustez konplexuenetarikoa. Aldiz, primeran irten ziren kantxara hasieratik Gilen jokalariak 0-9ko distantzia eskuratuta. Jaun ta jabe izan ziren amaiera arte, jokoaren aspektu guztiak menperatuz. Azkenean, 41-82.
Tankera berdina hartu zuen bigarren partiduak zeinean primeran aritu ziren berriz bilbotarrak. Errebotea erdikako eta luzeko distantziak kontrolatuz 20 puntuko errenta lortua zuten partidua hasi eta 15 minutura.
Ildo beretik zihoan hirugarren partidua. Lehen laurdenaren amaierako 9-30ko markagailuak argi adieraztten zuen Bidaideak zuzeneko bidea hartzen zuela finalera pasatzeko. Anekdota hutsa da azkeneko emaitza, 26-94.
Flink Stones austriarra izaten zen azken aurkaria. Norgehiagokaren hasieran pixka bat kostatu arren, laster berreskuratu zuten erritmoa eta 46-19 irabazten zuten dagoeneko atsedenean. Ezin zion ihes egin. Azkeneko markagailua 89-29.