ELITE: Urretako derbia, Barakaldora

ÉLITE: El derbi de Urreta se fue a Barakaldo

ARGAZKIA: @unaisleep / Ausarta Barakaldo

Oso partida parekatuan, HGB Ausarta Barakaldok Ibaizabal-i irabazi zion, LF2-ko B multzoaren lehen postuan mantentzeko. Gainera, Bidaideak Bilbao BSR-ek denboraldiko lehen etxeko garaipena lortu zuen.

CASADEMONT ZARAGOZA 77 – SURNE BILBAO 63

HIrugarren porrota jarraian, ligan, Bilboko taldearentzat, 4-4ko balantzearekin geratzeko. Bi aurpegiko partida. Lehenengoan, Jaume Ponsarnaurenak aldagelara joan ziren 12 punto abantailarekin. Bigarrenean, etxeko taldeak 52 puntu saskiratu zituen bigarren zatian, 26 puntuko aldearekin. Zaragozak bere erremontada osatu zuen azken laurdenean, 29-10reko emaitzarekin.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 68 – BARCA CBS 71

Ostiralean, Malosten, asteburuko hasieran gure taldeentzat, Lucas Fenandez-en neskek galdu egin zuten oso partida parekatuaren ondoren. Bizkaitarrak aurretik hirugarren laurden handiaren ostean (50-47) eta 5 puntuko aldea izan zuten 2 minuturen faltan (66-61). Bisitariek buelta eman zioten libre marratik eta Bradford-en bi azken jaurtiketak (berdinketa lortzeko) ez ziren sartu. Datorren asteburuan ez da ligarik egongo, nazioarteko partidak direla eta.

TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 83 – CB STARLABS MORON 72

Asteazkenean, bizkaitarrek galdu egin zuten Almansan. Larunbatean, Larrean, Mikel Garitaonandiak zuzendutako taldea garaipen erosoa eskuratu zuten, bigarren laurden bikainari esker: 18 puntuko aldea atsedenaldian. Bigarren zatia oso lasai izan zen etxekoentzat, 3-3ko balantzea dutenak sailkapenean.

IBAIZABAL 55 – HGB AUSARTA BARAKALDO 64

Liderra nagusitu zen Urretako derbian. Asier Morenoren neskek bosgarren garaipena lortu zuen, lehen postuan jarraitzeko, porrotik gabe. Bere aldetik, galdakaoztarrek hirugarren porrot jarraian jaso zuten, 1-4ko balantzearekin. Derbia azken txanpan erabaki zen. Lehenago, berdintasuneko 35 minutu eta 51nako berdinketa. Gero, Valles eta Soriano (21 puntu saskiratu zituen bakoitzak) agertu ziren eta, gainera, bere defentsak uztaia itxi zuen 4 minutuz.

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 66 – GIPUZKOA BASKET EASO 57

Seitik sei Mikel Torrerentzat. Bi taldeek egun kaskarra izan zuten jaurtiketetan (139tik 38) eta bilbotarrak defentsan ahalegindu ziren porrotik gabe jarraitzeko. Atsedenaldiko 37-33ko emaitzaren ondoren, bizkaitarrek bakarrik 6 puntu jaso zituzten hirugarren laurdenean (53-39). Donostiarrek erreakzionatu zuten 0-8ekoarekin, baina etxekoen garaipena ez zen inoiz arriskuan egon.

GETXO ST 91 – GRUPO DE SANTIAGO 81             

Imanol Adanek zuzendutako taldea sailkapeneko goiko postuetan mantentzen da, denboraldiko laugarren garaipenarekin, bigarren jarraian. Eskuinaldekoek bere saskiratzaile erritmoa ematea lortu zuten (laurden guztiak 20 puntu edo gehiagorekin) eta 20 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenean (67-47). Azken txanpan, bisitariak 7ra hurbildu ziren, baina Chavarriren hiruko batek azkena eman zion partidari.

CB SANTURTZI SK 71 – BASKONIA 87

Bosgarren porrot jarraian Gotzon Arrietaren gizonentzat, aukerarik gabe gasteiztarren aurka. Bisitariak bigarren laurdenean ihes egin ziren eta 26 puntuko aldearekin hasi zuten azken laurdena (40-66).

Quinta derrota consecutiva para los pupilos de Gotzon Arrieta, que no pudieron hacer nada ante el filial gasteiztarra. Los visitantes se escaparon en el segundo periodo y arrancaron el último con +26 (40-66). Etxekoentzat, emaitza positiboa azken laurdenean izan zen, 31 puntu sartu baitzituzten.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 82 – MENARINI JOVENTUT 52

Hirugarrenean asmatu ziren eta Adrian Yáñez-en mutilak estreinatu ziren Txurdinagan, non lehen bi partidak galduta. Eta oso erraz egin zuten azkenaurreko postuan dagoen taldearen aureka. Partidaren hasiera bikaina (18-2) eta 30 puntuko aldea hirugarren laurdenean (55-25).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak