[box]Ondoren, Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 30eko 36/2021 Dekretuan hartutako neurri berriak jaso ditugu. Dekretu hori irailaren 1ean sartuko da indarrean. Aldaketa nagusiak edukierari buruzkoak dira. Bizkaiko Federaziotik, gainera, ezarritako protokoloak betetzera eta zentzura jotzen dugu saskibaloiak ingurune segurua izaten jarrai dezan. [/box]
MUSUKUA
“Kirol-jardueraren bat egiten denean, maskara ez da nahitaezkoa izango espazio naturaletan, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa profesional edo erdi-profesionalean diharduten taldeen entrenamenduetan eta lehiaketetan, eta kanpoaldean egiten den jarduera fisiko gogorreko ezohiko uneetan”.
EDUKIERA
“2.– Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira. Garraiobideek berariazko araudian baimendutako edukiera osatu ahal izango dute.”
“3.– Oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdeetan, eta 800 pertsona kanpoan. Zehatzago esanda:
– 1.600 eta 5.000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, gehienez 800 pertsona egon daitezke barruan, eta 1.200 kanpoan.
– 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan, ez da gehieneko edukieraren ehuneko 30 gaindituko. Ahal den guztietan, 1.000 pertsona baino gutxiagoko eremu independenteak ezarriko dira, sarbide eta pasabide independenteko guneekin.”