(ARGAZKIA: Unamuno SK) 9. Jardunaldian, Bai Junior eta bai Kadeteen mailetan Unaumono Fundación 5+11 taldeari irabaztetik gertu egon zen baina ez zuen lortu. Tabirakok emakumezkoen Junior mailako multzoaren lidertzan jarraitzen du eta Emakumezkoen Kadeteen maila aurreneko garaipena lortu zuten.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Tabirako Baquek maila ikaragarria erakusten jarraitzen du. Multzoaren liderra da. Araskiri 47-55 irabazi zion. Matematikoki A1eko taldea da. Durangarren atzetik Gernika dago, 6 garaipen eta 3 porrotekin. Gernikarrek 60-56 irabazi zioten Ibaeta Easori. Donostiarrak hobeto kantxaratu ziren 14-19, 10. Minuturako. Gernikarrak urduri ikusten ziren. Josema Alcantararen jokalariek buelta emateko ardura hartu zuten eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten 31-32. Easok gernikarrek faltekin izandako arazoez aprobetxatu ziren baina azken zatian Gernikarrek defentsan lan ona egin zuten eta garaipena lortu zuten.
Loiola Indautxuk bere eboluzioa erakutsi zuten baina ez zen nahikoa izan Aranurri irabazteko 47-66.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Tabirakok 9.jardunaldiko maila honetako derbia irabazi zuen Ziorkontrol Getxosaskiren aurka 68-57. Honekin gorribeltzek A1eko maila lortzea ia ezinezkoa dute. Durangarrak horren bila dabiltza, Araberri eta Bilbao Unamunorekin batera. Azken hau sorpresa ematetik gertu egon zen Fundación A Taldearen aurka 68-71.
GIZONEZKO KADETAK
Oso orekatua eta irekita aurkitzen da maila hau A1 eta A2 mailetan egongo diren taldeak ezagutzeko. Bizkaitarren artean hobeto sailkaturik dagoena Bilbao Unamuno da, eta nagusiekin gertatu bezala, hauek ere Fundación A talderi irabazteko zorian izan ziren 69-78. Hasieran talde biek oso oldarkor jokatu zuten. 26-20. Defentsako lan onari esker atsedenaldira 47-37 ailegatu ziren. Talde Baskoniarrak defentsa lana hobetu zuen eta azken zatirako 59-59 zeuden. Fundación taldeak hiruko batzuk sartu zituen eta bilbotarrei sari gabe utzi zien.
Multzo honetan Loiola Indautxuk galdu egin zuen Grupo Zaher ISB taldearen aurka 63-59. Partida honetan aurkari zuzen bat atzean uzteko aukera galdu zuten, jakinik Azkoitiko taldearekin duen averagea galdurik duela.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Loiolak eta La Salle Bilbaok derbia jokatzen zuten eta Indautxuarrek galdu zuten, joaneko partidarekin alderatuz maila askoz ere hobeagoa eman bazuten ere. Deustukoek 60-64 irabazi zuten eta asko sufritu zuten Alex Aurreren taldearen aurka. La Sallek 6 garaipen eta 3 porrot ditu, aldiz Loiolak 1-8ko erregistroa dauka, Tabirako Baquek duen berdina, izan ere azken hauek 34-58 irabazi zieten Araskiri.
Laugarren talde Bizkaitarra Gernika KESB dugu, Gernikarrek ezin izan zuten Easoren aurka irabazi 67-65. Norgehiagoka oso orekatua izan zen baina Gernikarrek aurrea hartzea lortu zuten defentsan eginiko lan paregabeari esker 43-52 (30.min). Gipuzkoarrek erakutsitako kanpoko asmatzeei esker, garaipena Donostian geratu zen.