Abenduaren 6an, coroideremiako eritasuna duten aldeko Bi Belaunaldiko Torneo SOLIDARIOA Mungian

dos generaciones mungia
dos generaciones mungia

Abenduaren 6an (ostirala) gure Fundazioaren eskutik elkartasunarekin eta saskibaloiarekin zita berri bat duzu, gure Fundazioak antolatzen duen ekintza ezagunenetako batekin: Bi Belaunaldiko Torneoarekin, hain zuzen ere.

Torneoa Mungiako José Antonio Agirre Kiroldegian izango da, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Helburu nagusia, Olea-Elguezabal familiari diru-laguntzak eskaintzea da, euren lau seme-alabetatik hiruk coroideremia eritasuna baitute.

Carte Dos Generaciones Mungia

Ekintzaren asmoa, beraz, jomuga hori lortzen laguntzea eta animatzea da. Horretarako, Mungiako Udalaren eta Mungialde, Saskel eta Mungia ST kluben eta Malen Skate Klubaren laguntza izango dugu.

Hona hemen antolatuko dugun torneoaren antolaketa:

I. kategoria 8,9,10 eta 11 urtekoak (saski txikietan).

II. kategoria :  12,13,14 eta 15 urtekoak (saski handietan).

Horrez gain, umeentzat jolas osagarriak (tirolina, arku-tiroa, etab.) egongo dira, baita skate erakusketa bat ere.

Dohainak biltzeko Zero -0- Ilara izango dugu, diru-sartzea egiteko kontu korrontea BBKko 2095 0350 41 9113210121 delarik.

Helburu solidarioak dituen goiz ederra izango da. Zuen parte hartzea espero dugu, eta zuen inguruko ezagunak animatuko dituzuelakoan gaude.

Hona hemen IZENA EMATEKO BULETINA, fundacion@bizkaiabasket.com helbide elektronikora bidali behar dena:

Izena emateko inprimakina – MUNGIAko torneoa<-


BANNER COROIDEREMIA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak