Bizkaiko neskek emaitza positiboa eskaini ziguten arabarren aurka baita ere, 66-54, eta Gipuzkoa irabazita txapeldunak izango lirateke. Ongi asko amortizatu zuten gorriek hasierako minutuetan eskuratutako abantaila.
Oro har, ez zituzten akats larririk egin erasoan eta ongi kudeatu zuten baloiaren zirkulazioa. Ardanza eta Leguina izan ziren gehienbat saskiratzailerik deigarrienak eta norgehiagokaren kontrola sustatu zutenak.