BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Igoerako eta jaitsierako kruzeak erabakita daude

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Igoerako eta jaitsierako kruzeak erabakita daude

Bukatu da Kadeteen eta Juniorren lehen eta bigarren mailako liga berezien lehen fasea. Asteburu honetan, liga horietatik irtendako igoerako eta jaitsierako kruzeak ospatuko dira. Partidu hauek era egokian ospatzeko, oso garrantzitsua izango da klubek jokalekuen eta ordutegien informazioa behar bezala eta dagokion aurrerapenarekin jakinaraztea. Albiste honetan honen berri emango dizuegu.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Azken jardunaldian ez zen inolako sorpresarik egon eta sailkapena bere horretan gelditu zen A multzoan. Unamunok asko sufritu zuen baina 64-65 irabazi zion Euskuba Tabernari, horrenbestez bigarren postuan geratu da. Askartzak 62-73 irabazi zion Escolapiosi eta Zornotzak ezin izan zuen Loiolarekin 44-86.Berdeek bosgarren amaitu dute. B multzoko partida nagusia Leioa eta Berrio Otxoaren artekoa izan zen, izan ere lehen postua zegoen jokoan. Leioarrek 71-61 irabazi zuten. Gainontzeko taldeek ez zuten inolako aldaketarik izan azken sailkapenean.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Zalantza asko izan arren azkenean pronostikoak bete egin ziren maila honetan. A multzoan La Sallek lan gogorra egin behar izan zuen Unamunori irabazteko 68-70. Deustukoak ez dute porrotik ezagutu. Getxo eta Askartza hirugarren eta laugarren geratu dira, beraien partiduak irabazi eta gero. B multzoan ez zen ezer aldatu, Portugaletek maila bereziari agur esan zion Mungiaren aurka 22-67 galdu eta gero. Zornotzak 73-47 irabazi zion tabirakori, baina Mungiarrek averge hobea zutenez, Euskal Ligarako kruzeetan sartzea lortu zuten. Aldaketarik ez sailkapenean.

EMAKUMEZKO KADETAK

Aldaketa gabe A Multzoan. Aipatzekoa da Lauro A-k Tabirakoren aurka jasotako porrota 56-47. Getxosaskik 53-48 galdu zuen Zornotzaren aurka partida oso estu batean, baina A2 mailara jaitsiko dira garaipenik ezagutu gabe. B multzoan hirugarren postua erabakitze zegoen, eta lasaitasunaren postua Askartzarentzat izan zen, Tabirakori 34-41 irabazi eta gero. Horrez gain averagea irabazi zioten durangarrei. Escolapiosek beraien eta Paules bigarren sailkatuaren artean zegoen diferentzia erakutsi zuten, 55-41 irabaziz.

 

GIZONEZKO KADETAK

A multzoko postuak nola izango ziren argi zegoen jardunaldia hasi aurretik. Tabirakok 43-86 irabazi zion Zornotzari eta Leioak 117-41 Berrio Otxoari. B multzoan La Sallek bere nagusitasuna erakutsi zuen, bigarren postuan zegoen Construcciones Armetiri 52-83 irabazita. Loyola Indautxuk 50-70 irabazi zion. Santurtzik 32-52 irabazi zion Getxosaskiri eta honek bosgarren postua galdu zuen, Arrigorrriagakoen mesedetan.

 

SAILKPENEAN SARTZEKO KRUZEAK-ASTEBURURAKO ANTOLAKUNTZA-EMAKUMEZKO ETA GIZONEZKO KADETEAK

ABENDUAREN 17AN JOKATUKO DIREN PARTIDUEN ORDUTEGI ETA JOKALEKUAK www.bizkaiabasket.com HELBIDEAN DATOZ.

Larunbatean partidu bakarrera jokatzen diren sailkapenean sartzeko kruzeak eta emaitzaren arabera, igandean jokatuko direnak:

–  Igandeko partiduak web orrian jarriko dira egunean zehar, goizeko ordutegian jokatzen diren kanporaketak arratsaldeko lehen ordurako eskuragarri egongo dira eta gainontzekoak bukatzen doazen heinean.

– Programazio berriaren barri izateko telefono mugikor baten zenbakia ematea eskatzen dizuegu, kruzeetan talde bat baino gehiago duten klubentzat solaskide bakarra izatea eskatzen dizuegu, asko lagunduko liguke.

RECORDAROS QUE,

Kruze hauetan KANPORAKETA sistemaren bitartez jokatuko da.

Kanporaketa partidu bakarrera jokatzen den lehiaketetan, partidu horretako irabazlea sailkatuko da, edo galtzailea lehiaketako oinarriak dioenari jarraituz.

 

Berdinketa izango balitz, jokoaren arau ofizialek dioten luzapena edo luzapenak jokatuko lirateke.

Gainontzeko kruzeak joaneko eta itzulerako partidua izango dute eta honakoa hartuko da kontuan:

142. Artikulua (A.O.)

Kanporaketa baten parte diren partiduak eta berau bi partidutara jokatzen denean, soilik joaneko partidua bukatu ahalko da berdinketa batean.

 (Bi partidutara diren kanporaketetan, soilik partidu bien amaieran, talde bien tanteoan berdinketa bat gertatuko balitz, beharrezkoak diren luzaketak jokatuko litzateke kanporaketaren irabazlea nor den erabakitzeko. Partiduak, kanporaketetako zati partzial bezala, berdinketak bukatu daitezke)

43. Artikulua (A.O.)

Kanporaketa bati dagokion partidu batean soilik jokalari bakarrarekin aurkitzen bada eta arbitroen arauzko denbora bukatu aurretik partidua bukatutzat eman beharko balute, partidu hau galtzeaz aparte, kanporaketa ere galdu egingo du, beste partiduko emaitza edozein delarik. Beraz galdutzat emandako partidu hori lehena bada, ez da zertan bigarren partidua jokatu beharrik izango.

Alineación de jugadores o jugadoras en las diferentes fases de la temporada

* Ligako faseren batean,  Klub berdineko talde bat baino gehiagok maila berdinean elkartuko balira, jokalariak lehendabizi izena emandako taldearekin baino ezingo du parte hartu.

*Fase ezberdinetan parte hartzen duten taldeak beraien mailetan izena emanda daudela ulertuko da.

Edozein zalantza izanez gero 625709150 telefonora deitu dezakezue.

Jardunaldiaren konplexutasuna dela eta laguntza eskatzen dizuegu.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak