(RETABET ARGAZKKIAK: ACB Photo/A. Arrizabalaga)
Batzuek atseden gehiago izan dute, beste batzuek gutxiago edo bat ere ez, dena dala, pasa den asteburuan estatu mailako lehiaketa guztiek berriz ekin diote, talde bizkaitarrak bertan daudelarik. RETAbet eta Lointek taldeek ez zuten zorterik izan.Soilik Zornotza izan zen gai bere partidua irabazteko. Santurtzi eta Bidaideak taldeek datorren asteburuan ekingo die lehiaketari.
RETABET BILBAO BASKET 68 – HERBALIFE GRAN CANARIA 82
Kopa ia ezinezko jarri zaio RETAbet Bilbao Basket taldeari. “Beltzezko Gizonen” porrotak oso zail jarri die Koparako sailkapena. Kanariarrek hobeto jokatu zuten eta partidua kontrolpean izan zuten. Kopara sailkatzeko karanbola bat behar dute, izan ere Bilbotarrek Baskoniari irabazi behar diote azken jardunaldian eta Morabanc Andorrak bere bi partiduak galdu behar ditu, beti ere andorrakoek baino basket average hobea badute. Fuenlabradak eta Betisek ere bere aukerak dituzte, nahiz eta hauek oso urriak izan.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 67 – AL-QAZERES 75
Hirugarren porrota jarraian etxean Lointek Gernika Bizkaiak. Oraindik hirugarren postuan dago baina aurkariak gero eta hurbilago ditu. Lehen zati ona jokatu zuten Gernikarrek baina hirugarren laurdenean defentsako lanean huts egin eta Caceresekoek 28 puntu sartu ondoren, partiduari buelta eman zieten. Naiara Diez eta Misura iritsi berriaren hirukoek emozioa eman zioten partiduari baina Extremadurako taldeak ondo aguantatu zuen eta garaipena eskuratu zuten.
CBT TARRAGONA 69 – AMETX ZORNOTZA 79
Jardunaldiko albiste positibo bakarra Zornotzak eman zigun, izan ere Tarragonari gailendu zitzaion etxetik kanpo. Etxekoek bi baja garrantzitsu izan zituzten, Zornotzan Tevin Falzonek bere estreineko partidua jokatu zuen, 17 puntu eta 6 errebote lortuz eta bere taldearen garaipenean oso garrantzitsua izan zen. Lehen zatiko hirukoek atsedenaldira markagailu estu batekin iristeko balio izan zuten eta bigarren zatian, bi minututan lorturiko 2-11ko partzial bati esker, partidua alde jarri zitzaien bizkaitarrei.
GDKO IBAIZABAL 59 – LINKIA JOVENTUT LES CORTS 71
Jardunaldi kaxkarra GDKO taldearentzat. Hirugarren porrota jarraian jaso eta gero goiko taldeen erritmoari eutsi ezinik dabil Estitxu Ibarretxeren taldea. Aipatzeko ere Ainara Ramascoren lesioa. Hasieran zentzazio onak izan bazituzten ere, Ramascoren lesioak, Aponteren hutsegiteak urruneko jaurtiketetan eta defentsan Linkia gelditzeko arazoek maldan gora jarri zuten partidua. Atsedenaldian 24-38. Kataluniarrak gehiago izan ziren.