[box]Asteburu honetan Euskal Ligetako azken jardunaldia ospatu zen, non ia guztia erabakita zegoen eta talde bizkaitarrek ezer gutxi zuten jokoan. Euskal Ligara igoera lortu zuten 4 taldeen faseetan zegoen emozio nagusia, izan ere A1eko postu bakarragatik lehiatzen ziren. Gure bost ordezkarietatik bik lortu dute helburua, Loiola Indautxu Gizonezko Juniorretan eta Zornotza Gizonezko Kadeteetan.[/box]
Lau faseetatik hiru Bizkaian ospatzen dira, Emakumezko Juniorrena La Sallen, Gizonezko kadeteena Amorebietan eta Emakumezko Kadeteena Askartzan. Gizonezko Juniorrena Tolosan ospatu zen- Gure ordezkariak: La Salle (EJ), Loiola (GJ), Askartza (EK), Zornotza y Paules (GK).