EUSKAL LIGAK: Getxosaskik pausu handia eman du Lauko Finaletan egoteko

EUSKAL LIGAK: Getxosaskik pausu handia eman du Lauko Finaletan egoteko

Bigarren itzuliko lehen jardunaldia Euskal Ligetan parte hartzen diten taldeentzat eta pixkanaka badoaz gauzak argitzen. Gizonezko Juniorretan GetxoSaskik Loiolari irabazi zion eta gauzak zail jarri dizkie bilbotarrei faserako sailkatzeko. Kadeteetan, Loiolak Zornotzari irabazi zion eta Lauko Finalerako pasea erabakita utzi du. Nesketan Loiolak sendo jarraitzen du lidertzan eta Genikaren talde biak ohorezko postuetan jarraitzen dute.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Gauza asko zeuden jokoan azken jardunaldia ixten zuen derbi bizkaitarrean. Loiolak irabaztea behar zuen goiko laukotea harrapatzeko eta GetxoSaskik bazekien laugarren postua lortzeko aurkaria kanporatuko zuela irabaziz gero. Hasieratik Indautxukoak hobeto ibili ziren eta eremuko defentsan huts egite asko burutu zituzten. Abantailak laburrak ziren baina beti Loiolaren aldekoak 11-17 (10.min). Bigarren laurdenean Montoya eta Perezen hirukoek partidua hausten hastea beraien esku izan zuten, baina jarraitasuna falta zen. Getxosaskik abiadura eman zion jokoari eta Santamariak lehendabizi eta Reyk ondoren aurkariei gelditzea lortu zuten. Atsedenaldian 25-30.

Atsedenalditik bueltan, Loiolak defentsak aldatu zituen. Defentsan ondo aritu ziren, David Fernandezenek Asier Gonzalezekin saskipean konektatu zuren arte.  Bazirudien bilbotarrek hamar punturen abantaila igaroko zutela baina etxekoek ez zuten amore eman. Alex Santamariak partidua iraultzea lortu zuen 8 minuturen faltan 4241. 5 puntu behera zihoazela, prisak sartu ziren eta hirukoen aldeko apustua burutu zuten. Gorritxoen jaurtiketak ez ziren sartu eta garaipena Faduran gelditu zen.

Garaipen honekin GetxoSaski hirugarren postuan dago 3 garaipenekin Bilbao Unamonorekin berdindua. Unamunokoek 72-76 irabazi zie Easori. Loiola azken postuan dago garaipen bakarrarekin.

A2an Tabirako Baquek 61-74 galdu zuen Fundacion 5+11 taldearen aurka eta maila mantentzea zailtzen ari zaio.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Aukera paregabeak egin zion ihes Gernika KESB taldeari liderrarekin berdinduta jarraitzeko eta aurkari zuzenak urruntzeko. Ez zen horrela izan, izan ere gernikarrek 55-62 irabazi zuten Araskiren aurka maldan gora jarri zitzaien partiduan, 11-24 hasieran. Fasera sailkatzeko aukerei agur esan dio Loiola Indautxuk Asador 10 Gibajas taldeari 45-64 galdu ondoren.

A2an ere denetarik izan dute talde bizkaitarrek. Tabirako Baquek Arabari 40-67 irabazi zion eta Easo liderrarekin berdinduta jarraitzen du. La Salle Bilabok 54-50 galdu du donostiarren aurka eta orain hirugarren da. Partidua ez ezik, gipuzkoarrekiko zuen averagea ere galdu egin dute.

GIZONEZKO KADETEAK

Ezustekoa ematetik gertu izan zen Bilbao Unamuno Fundación 5+11 taldearen aurka. Bilbotarrek  aurpegia eman zuten baskoniarren aurka eta azken minutura abantailarekin sartu ziren Pedrosaren hiruko bati esker 52-54.  Momentu horretan etxekoek asmatu egin zuten jaurtiketa libreekin urdinei saririk gabe utzita (57-54). Jardunaldia Loiola Indautxu eta Zornotzaren arteko derbiarekin bukatu zen eta logika bete zen, garaipena Indautxukoentzat izan zen baina asko sufritu ondoren. Zornotzarrek ondo jokatu zuten baina ez ziren gai izan 39 puntu lortu zituen Miguel Ruizi gelditzeko.

Albiste txarrak A2an, Pauls Galtzagorrik maila salbatzeko helburuan abantaila galdu du, fundacion Izagabe aurkari zuzenaren aurka 68-73 galduta. Hirugarren postuan dago bigarrenarekin berdindua 4-2ko balantzearekin. ISBren aurka aurreraturiko partiduan porrot berria 66-53 eta salbazioa asko zaildu zaie. Liempiezas Al Garbik ez du maila mantenduko, ISBren aurka 47-81 galdu ondoren.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Oso ondo daude gauzak maila honetan bizkaitarren interesei dagokionez. Loiola Indautxuko laugarren laurden bikaina egin behar izan zuen Movilteck ISB taldearen hirukoei gailentzeko (56-60) eta lidertzan jarraitzeko, horrela Estatu mailako txapelketarako txartela lortzeko. Lauko Finaletik gertu dago Gernika KESB Easo Bankoari 59-79 irabazi ondoren.

A2an, La Salle Bilbaok multzoko talde sendoena izaten jarraitzen du Araskiri 63-45 irabazi ondoren eta Askartzak maila mantentzeko aukerekin jarraitzen du Cafes Aitona taldeari 31-72 irabazita.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak