ARGAZKIA: Getxo Saski
Asteburu honetan hasi zen 23/24ko denboraldia Euskal Ligetan, pasaden denboraldietako formato berarekin. Lehen fasean 12 talde dauzkagu, permanentzia ematen duten lehen bost postuak bilatzen.
MUTILEN JUNIOR
Denboraldia hasi zen emozioz beteriko derbiarekin, Faduran: Getxoren garaipena, Santurtziren aurka, 79-78ko emaitzarekin. Bisitariek 18 puntuko aldea izan zuten bigarren laurdenaren hasieran (14-32), 13koa 26. minutuan eta 7gatik irabazten joan ziren azken laurdenean. Une honetan, eta hirukoei esker, etxekoek buelta eman zioten, 16-4koarekin (74-69). Santurtzik erreakzionatu zuen 0-6ko partzialarekin, baina Getxok denboraldiko lehen garaipena harrapatu zuen libre marratik.
Oso partida antzeko batean, Loiola Indautxuk puntu batengatik galdu zuen Mondragon Unibertsitaren aurka. Bilbotarrek 14 puntuko aldeaz gozatu zuten 7 minuturen faltan, baina gipuzkoarrek berdinketa lortu zuten 5-19koari esker. Oier Borbollak garaipena eman zien bisitariei azken minutuan.
Eta Fundación Bibao Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Easoren kantxan (62-76). Une klabea hirugarren laurdenean gertatu zen: 46nako berdinketatik 50-67ra joan zen.
NESKEN JUNIOR
Derbi Bilbon: La Salle vs Lointek Gernika. Beti aurretik Mikel Retolazaren neskak, baina hirugarren laurdenera arte itxaron behar zuten ihes egiteko, 0-11ko partzialarekin (43-62). Amaieran, 56-77.
Eta Loiola Indautxuk porrot zabala jaso zuen FSGroupe Arabaren kantxan (79-56). Arabarrek partida apurtu zuten 33-7ko partziala ikusgarriarekin, bigarren laurdenean.
MUTILEN KADETE
Ez zen kolorerik egon Santurtziko derbian: Tabirakoren garaipena 53-90ko emaitzarekin. Berdintasuna lehen 12 minutuetan, 21nako berdinketarekin, eta gero bisitarien 2-26ko partziala ihes egiteko.
Barakaldoko Salesianos ikastetxean, puntuko askotako partida (90-80) eta Barakaldo Basketen garaipena, Ekiola Ointxe! taldearen aurrean. Alex Torralbaren mutilek 16-3ko partziala lortu zuen bigarren zatiaren hasieran.
Eta Fundación Bilbao Basket-en kadete taldea ere garaipenarekin estreinatu zen Easoren aurrean (48-84).
NESKEN KADETE
Lointek Gernika da maila honetan dagoen Bizkaiko talde bakarra. Busturialdekoek ez zuten arazorik izan Malosten, Ekiola Ointxeren aurrean: 90-41ko emaitza, bigarren laurdenaren hasieratik erabakitako partida batean (37-7).