Zabalik dago MADEren deialdi berrian izena emateko epea

Informazio gehiago – eskuorria

Esteka honetan duzue Eskola Kiroleko Begirale Laguntzailearen ikastaro berri bati buruzko informazioa, Kitebek antolatua: https://www.asfedebi.eus/eu. Ikastaroak adingabearen ongizateari buruzko prestakuntza jasotzen du, eta, beraz, hori egiteak baliozkotu egiten du adingabearen sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa, eskola-kirolean jarduteko beharrezkoa.

Kirol Lanbideei buruzko Euskal Legera pixkanaka egokitzeko planaren arabera, 2024/25 denboraldian beharrezkoa da A kirol-taldeetako entrenatzaileek EKLM (Eskola Kiroleko Monitore Languntzailea) titulua izatea. B kirol-taldeko erakundeen kasuan, eskakizun hori ez da eraginkorra izango 2025/26 denboraldira arte.

Titulazioen baliozkotasunari buruzko zalantzarik izanez gero, helbide elektroniko honetara jo dezakezue: kiroleskola@euskadi.eus

Sarbide-probaren eta kirol-irakaskuntzen matrikularen gastuen zati bat finantzatzeko bekak

Bizkaian erroldatutako pertsonen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak gutxienez % 60ko dirulaguntza ematen du amaitutako ikasturte ofizial bakoitzeko (kasu jakin batzuetan % 90era ere irits daiteke). Dirulaguntzari buruzko informazio guztia hemen aurkituko duzue:

Material interesgarria:

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak