Bidaideak Bilbaok 18/19 denboraldirako proiektua aurkeztu du baina ezin izan die lehen garaipena eskaini zaletuei

Bidaideak Bilbaok 18/19 denboraldirako proiektua aurkeztu du baina ezin izan die lehen garaipena eskaini zaletuei

Pasa den ostiralean Ohorezko mailako Bidaideak Bilbao BSRren aurkezpen ekitaldia egin zen Gran Bilbao Hotelean.

Aurkezpenean egon ziren taldeko Zuzendaritzako kideak eta denboraldi honetako helburuei buruz hitz egin zuten: “estatuko eta nazioarteko elitean egon nahi dugu, harrobia landu eta bizkaiko eta bilboko gizartean oraindik eta gehiago parte hartu”.

Iazko denboraldi bikainaren ondoren, taldeak oinarrizko egitura mantentzen du. Nazioarteko bi jokalari bikain etorri dira denboraldi honetan, Luis Jasso eta Tom O´Neill. Horiekin hariko dira .Alex Mendiluce, Asier García, Davide Mouriz, Patxi Suarez, Jannik Blair, José Manuel Centeno, Manu Lorenzo, Joshua Turek, Juan Félix López  eta Xabi Iragorri. Guztiak Esteban Nuñez entrenatzailearen aginduetara.

Patxi Suaren 23 urtez azpiko jokalariak taldeko kide izateaz harro dagoela nabarmendu zuen, etxeko jokalarien baloreak kanpokoenekin bikain konbinatzen duela nabarmenduz.

ZORTERIK GABE MIDEBAREN AURKA

Ligako aurreneko partidua ez zen izan esperotakoa, 79-60 galdu zuten Midebaren aurka. Turek eta O´Neill ez zeuden prest eta 8 jokalari bertaratu ziren garaipenaren bila.

Jokalari guzti baziren ere, lehen 20 minutetan aurpegia eman zuten, 32-34.Extremadura eta Abdi Janak posizio erosoak aurkitzen zituzten jaurtiketa onak burutzeko eta Gregg Warbutton , Munduko Txapelketako jokalari onena izendatutakoak, saskia erraz aurkitzen zuen. Robert Bates ere bikain moldatu zen jokaldi zailenetan. Hiru jokalari Britainiarrak momentu bikainean daude. Hirugarren partzial amaieran 54-46. Bazirudien dena erabakita zegoela eta etxeko taldeak lasai jokatu zuen hortik aurrera. Bizkaitarrak asko prezipitatu ziren jokaldi askotan eta agian hori zian zen beraien huts egite larriena.

Datorren larunbatean ACE Gran Canaria jasoko dute Txurdinagan. Kanariarrak sailkapenaren goialdean egoteko hautagai sendoak dira. Lehen garaipena lortzea espero dute gureek.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak