Ez dute zorterik izan RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaiak eginiko irteeretan. Nahiz eta minutu luzez partiduan sartua izan, talde biek galdu egin zuten defentsan emandako erraztasunengandik. EBAko gure ordezkariek ez zuten hutsik egin eta bai Santurtzik eta HA Zornotzak garaipenak lortu zituzten. Garrantzitsua baita GDKO Ibaizabalek Añares taldearen aurkako derbian lortutakoa, Urretakoek kontrolpean izan zuten partidua hasieratik amaierara.
BASKONIA 94 – RETABET BILBAO BASKET 71
Irteera zaila zuen aurretik RETAbet taldeak. Buesa Arena bisitatu zuten Bilbotarrek Baskoniaren aurka jokatzeko. Bilbao Basket ondo hasi zen, lehen laurdena 21-21 bukatuz. Atsedenaldira 43-36 iritsi ziren, izan ere etxekoek hirukoekin bete betean asmatu zuten. Bizkaitarrak partiduan sartuta jarraitu zuten hirukoekin asmatuz baina hori beltzezko gizonen bolada ona baino ez zen izan. Baskoniak bere eraginkortasuna mantendu zuen eta garaipena lortu zuen.
CAMPUS PROMETE 78 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69
Orain arte inoiz gertatu gabekoa jaso zen Logroñon, izan ere Entrenatzaile Bizkaitarren arteko lehia izan genuen Dia Ligako aulkietan estreinakoz. Mario Lopezenak Jorge Elorduyren taldea bisitatu zuten eta garaipena etxekoentzako izan zen. Lointekek erraztasunak eman zituen defentsan lehen zatian eta Promete kondo aprobetxatu zituen. Gernikarrak partiduan sartzea lortu zuten baina Talia Caldwell-ek ezin izan zuen Gidden-ekin. Bizkaitarrek agur esaten diote kopara sailkatzeko aukerei, lehen itzulia bukatzeko bi partiduren faltan.
GDKO IBAIZABAL 75 – AÑARES DE RIOJA 67
Euskal derbia izan genuen Urreta Kiroldegian. GDKO-k Añaren jaso zuen etxean irabazteko behar handiarekin. Bizkaitarrek ez zuten nahi sailkapenaren erdi-goiko postuak uzterik nahi eta irabazi egin zuten partidua. Josema Alcantararenek Livermore gelditzen jakin zuten, talde lanean erakustaldia emanez. Atsedenaldira 35-25 iritsi ziren. Hortik aurrera Galdakaokoek partidua kontrolpean izan zuten baina ez ziren hausteko gai izan, Lizarazu arduratu zen horretaz.
EASO LOQUILLO 85 – HA ZORNOTZA 91
HA Zornotzak zita bikoitza izan zuen zubi honetan, lehendabizi Universidad de Valladolid taldearen aurka 71-93 nagusituz. Bigarren partidua aurkari zuzena den Easo Loquilloren aurka jokatu zuten. Oso partidu gogorra izan zen, asko sufritu zuten partidua aurrera ateratzeko. Donostiarrak hobeto sartu ziren partiduan eta Mikel Garitaonandiarenak atzetik joan ziren uneoro. Zornotzak ordea partidua iraultzeko gaitasuna erakutsi zuen, partidua berdinduz eta luzapena lortuz. Momentu horretan Easok hondoa jo zuen.
VALLE DE EGÜES 62 – SANTURTZI 77
Santurtzik ere jokaturiko partidu biak irabazi zituen. Mondragon Unibertsitatearen aurka lehen laurdenetik nagusitu ziren moreak 84-73. Asteburuko jardunaldiak Valle de Egües talde gogorra bisitatu zuten. Abisatuta zeuden, beste talde askok garesti ordaindu zuten talde Nafarraren aurka erakutsitako konfiantza. Atzean serio hasi ziren Bizkaitarrak eta erasoan eginiko irakurketak bikain burutu zituzten. Hirukoetan 10/22 lortu zuen Santurtzik. Lau jokalarik +10 puntu lortu zituzten.