Playoffetan dauden talde guztiek irabazi dute

Playoffetan dauden talde guztiek irabazi dute

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga)

Estatuko txapelketatan lehian dabiltzan gure talde guztiek irabazi egin dute asteburu honetan. RETAbet berriz ere play-offen lehian sartu da aurkari zuzena den Andorrari irabazita eta avergaean ere aurre hartu diote. Ametx Zornotza igoerako playoffetan murgildurik dago eta kantxa faktorea berreskuratu du Avilan. Asteburu perfektu hau Santurtzik Burgosi irabaziz bukatu zuen, hirugarren postuan sailkatuz eta EBAko Azken Faserako sailkatuz eta Zilarrezko LEB mailarako igoera faserako hirugarren txartelaren bila.

RETABET BILBAO BASKET 81 – MORABANC ANDORRA 67

Bizirik jarraitzea zegoen jokoan eta momentuz RETAbet Bilbao Basketek  playoffetako lehian jarraitzen du Moraban Andorrari partidua eta basketaveragea irabazita. Atsedenaldira arte oso partidu berdindua izan zen. Atsedenaldia eta gero Bilbotarrek partidua kontrolatu zuten Hervelle ea Munbrúren lanari esker. Hortik aurrera Andorrakoen erasoei eutsi zieten.

URREZKO LEB MAILARA IGOTZEKO PLAYOFFAK: CARREFOUR ‘EL BULEVAR’ DE ÁVILA – AMETX ZORNOTZA

Zornotzak garaipen garrantzitsua ekarri du Avilatik eta Larrean dena erabakita uzteko aukera izango du.  5 partiduko final laurdenetako play off hau Avilan hasi zen lehendabiziko bi partidekin. Lehen bi partiduetan berdintasuna izan da protagonista nagusia, lehendabizikoan Zornotzarrek 54-53 galdu zuten David Iriarteren azken falta batekin. Bigarren partiduan garaipen estua lortu zuen Zornotzak 64-66 Vuceticek lorturiko jaurtiketa libre bati esker.

Hurrengo partidua ostiral honetan izango da 20:00etatik aurrera Larrea kiroldegian. Laugarren partidua ere toki berean jokatuko da Igandean, Maiatzak 7, 12:30etatik aurrera.

CB SANTURTZI SK 82 – UNIVERSIDAD DE BURGOS 56

Santurtzik bere esku zuen EBAko AA multzoko hirugarren postua eskuratzea eta horrenbestez  Zilarrezko LEB mailarako Azken Fasea jokatzea eta ez zuen hutsik egin.  Santurtziarrak dena emanez irten ziren. Burgosekoek lehendabiziko 10 minutuetan markagailuari eutsi zieten baina Ibai Mugarzaren jokalariak saskiaren aurrean asmatzen hasi zirenean aldeak nabarmentzen hasi ziren. Azken laurdenera 60-37 iritsi ziren. Mikel Sainz de la Maza eta Imanol Orue Mazaga bikotea erabakigarria izan zen.

Azken Fasean Estela eta Chantadarekin batera Xadilus Gallego taldea dago. Finalerdietako irabazleak Gallofa-Fundación Baloncesto Leonen aurka jokatuko du. Partidu guztiak Santanderreko Albericia Pabilioian jokatuko dira datorren asteburuan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak